[Librezale] Xuxen - Manifestua
Arkaitz Zubiaga
arkaitz a bildua berritxarrak.net
Or, Abe 15, 18:09:20, CET 2006
Mikel Goni(e)k dio:
> Ostirala 2006 Abe 15 14:28(e)an, Mikel Olasagasti(e)k idatzi zuen:
>
>> ta Open Source Institute-k onartutako
>> lizentzia libre batekin berlizentziatz
>>
> Niri oso ondo iruditzen zait. Hala ere, nik euren berlizentziatze prozesua
> aipatuko nuke horrelako esaldi batez.
> "Egileak lizentzia aldaketa aztertzen ari diren honetan, gure aholkua eta
> nahia lizentzia libre baten aldekoa da"
> Horrela aitortu egiten zaie euren aldatzeko eskubidea eta erantzukizuna.
> Baina tira nire esaldi gabe ere egokia ikusten dut.
>
> Mikeltxo
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>
>
Aupa,
Niri ere ongi iruditzen zait proposatzen duzun testu hori, aldaketa
txikiren bat salbu. Testu horren atzean nor dagoen azaldu beharko
litzateke, testuan zehar "gu" bezala agertzen baita (agian beranduago
jarri nahiko zenuen hori). Eta bestalde, ortografia/idazketa aldetik
proposatzen dudan gauza pare bat:
ala nola --> hala nola
Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren --> Hizkuntza Politikarako
Sailburuordetzaren
Gainera, Xuxen bezelako beste hizkuntzentzat eskuragarri dauden
hiztegientzat --> Gainera, beste hizkuntzetan eskuragarri dauden Xuxen
bezalako hiztegientzat
apliktatzen --> aplikatzen
beste lizentzia batzurekin lotuta eta Aitortu motapean soilik, librea
dena. --> beste hainbat lizentziarekin lotuta eta librea den Aitortu
baldintzapean soilik.
Ondorioz, honakoa gomendatu nahi dugu: --> "Gomendatu" baino, "eskatu"
agian hobe, ez?
Besterik ez, testua ongi arrazoituta dagoela iruditzen zait.
Arkaitz
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago