[Librezale] mediawiki instalaturik

Arkaitz Zubiaga arkaitz a bildua berritxarrak.net
Al, Abe 11, 10:37:14, CET 2006


> Julen-(e)k esan zuen:
>> On 12/5/06, pi <pi a bildua beobide.net> wrote:
>> Eunon !
>>
>> Pentsatzen dut wikiak ezarrita daukan euskaraketa zaharra dela,
>> kateren bat ("Zure kontua sotu duzu. Ez ahaztu zure hobespenak
>> pertsonalizatu.") aurkitu baitut Arkaitzek aipatutako orrialdean
>> ezberdin agertzen denik.
>
> Hau ziurrenik php bertsio beharrak direla eta mediawiki bertsio zahar bat
> instalatu dugulako izan daiteke.
>

MediaWiki aspaldi itzuli zuten, eta horrez gero ez da itzulpena eguneratu.
Wikipedia eta Wikimediaren gainontzeko proiektuen itzulpenak modu lokalean
egiten dira eta ez diote MediaWiki softwarearen itzulpenari eragiten; izan
ere kate ugari ezberdinak dauzkate, baina asko berdin mantentzen dira.
Horregatik nioen Wikipediaren euskaraketa MediaWikirentzako 'kopiatu'
nahian gabiltzala.

Gaur egun deskargatu daitekeen 1.8.2 bertsioaren euskarazko itzulpenak
kate zaharkitu asko dauzka, eta beste asko itzuli gabe daudenez ingelesez
agertzen dira.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago