[Librezale] nicotine+

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Abe 13, 16:25:32, CET 2006


Iepa danoi !!

Pootle bitartez hasitako nicotine+ [1] programaren itzulpena dagoeneko
amaituta dago.

Probatu nahi duenarentzat, deskargatu po fitxategia [2] eta bertatik
sortu mo fitxategia:
msgfmt -cv nicotine.po -o nicotine.mo
Ondoren, sortutako fitxategia kokatu sistemaren locale direktorioan:
mv nicotine.mo /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/

Itzulpenean akatsik topatuz gero jakinarazi mesedez. Gainontzekoan,
itzulpena ontzat jo eta garatzaileari bidaliko diot.

Portzierto pi, pootle-ek ba al du mo fitxategia zuzenean eskaintzeko aukerarik?

Gero arte,

Julen.

[1] http://www.librezale.org:8080/eu/nicotine/
[2] http://www.librezale.org:8080/eu/nicotine/nicotine.po



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago