[Librezale] mediawiki instalaturik

pi pi a bildua beobide.net
Al, Abe 11, 10:32:27, CET 2006


Julen-(e)k esan zuen:
> On 12/5/06, pi <pi a bildua beobide.net> wrote:
> > Aupa mutilok mediawiki azkenik instalaturik dago[1] beraz badugu wiki berria !!!!
> >
> > [1] http://www.librezale.org/mediawiki
> 
> Eunon !
> 
> Pentsatzen dut wikiak ezarrita daukan euskaraketa zaharra dela,
> kateren bat ("Zure kontua sotu duzu. Ez ahaztu zure hobespenak
> pertsonalizatu.") aurkitu baitut Arkaitzek aipatutako orrialdean
> ezberdin agertzen denik.

Hau ziurrenik php bertsio beharrak direla eta mediawiki bertsio zahar bat instalatu dugulako izan daiteke.

> 
> Horretaz gain, helbururen bat izango al du wikiak? Hau da, inolako
> dokumentaziorik, azalpenik, edo dena delakorik sartzea pentsatzen al
> dugu? Erabiltzaileari begira egongo den zerbait ala
> barne-antolamendurako izango da?

Bi eratara erabil daiteke, publiko da beraz nahi den dokumetazioa ipini daiteke (badaude nolademontre deituriko 
zenbait gida)

> Erabiltzaileari begira wikia informazio-iturri handia izan daiteke eta
> beharbada horretarako balia genezake. Begiratu adibidez gentoo[1],
> mozilla[2] edo ubunturen[3] wikiak. Dokumentazioa, gidak eta antzeko
> kontuentzat erabilgarria. Euskaraz halako edukiak sortzeko gaitasuna
> badagoela esango nuke (agian denbora falta gehiago).

Egiteko aukera bazegok, norbait animatu ezkero hortxe egin/ipini dezake nahi duena.


> 
> Azkenik txorakeria bat: URL-a l.o/mediawiki jarri beharrean zer moduz
> l.o/wiki jarrita? Edo agian azpidomeinua? wiki.l.o ? Berdin
> pootle-entzat (hala ageri baita interfazean, pootle.l.o)

mediawiki beharrean wiki ipintzea erraza da, karpeta izena aldatzea besterik ez da. Azpidomeinuarena 
administradorearen gauza da (hey_neken?), pootle-ren helbidea aldatzekoa konplexugoa da hala ere bidali nion 
hey_neken-i nola egin argitzen zuen lotura.

> 
> Gero arte neska-mutilak,


> 
> Julen.
> 
> [1] http://gentoo-wiki.com/Main_Page
> [2] https://wiki.ubuntu.com/
> [3] http://wiki.mozilla.org/Main_Page
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale

-- 
Piarres Beobide



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago