[Librezale] mediawiki instalaturik
Julen
julenx a bildua gmail.com
Iga, Abe 10, 12:00:53, CET 2006
On 12/5/06, pi <pi a bildua beobide.net> wrote:
> Aupa mutilok mediawiki azkenik instalaturik dago[1] beraz badugu wiki berria !!!!
>
> [1] http://www.librezale.org/mediawiki
Eunon !
Pentsatzen dut wikiak ezarrita daukan euskaraketa zaharra dela,
kateren bat ("Zure kontua sotu duzu. Ez ahaztu zure hobespenak
pertsonalizatu.") aurkitu baitut Arkaitzek aipatutako orrialdean
ezberdin agertzen denik.
Horretaz gain, helbururen bat izango al du wikiak? Hau da, inolako
dokumentaziorik, azalpenik, edo dena delakorik sartzea pentsatzen al
dugu? Erabiltzaileari begira egongo den zerbait ala
barne-antolamendurako izango da?
Erabiltzaileari begira wikia informazio-iturri handia izan daiteke eta
beharbada horretarako balia genezake. Begiratu adibidez gentoo[1],
mozilla[2] edo ubunturen[3] wikiak. Dokumentazioa, gidak eta antzeko
kontuentzat erabilgarria. Euskaraz halako edukiak sortzeko gaitasuna
badagoela esango nuke (agian denbora falta gehiago).
Azkenik txorakeria bat: URL-a l.o/mediawiki jarri beharrean zer moduz
l.o/wiki jarrita? Edo agian azpidomeinua? wiki.l.o ? Berdin
pootle-entzat (hala ageri baita interfazean, pootle.l.o)
Gero arte neska-mutilak,
Julen.
[1] http://gentoo-wiki.com/Main_Page
[2] https://wiki.ubuntu.com/
[3] http://wiki.mozilla.org/Main_Page
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago