[Librezale] Xuxen III EDBL

Mikel Olasagasti hey_neken a bildua mundurat.net
Or, Abe 1, 21:00:40, CET 2006


Kaixo!

Paketearen lizentziari buruz ez dio *ezer* inon, edo behintzat ez det
topatzen. Nola instalatzeko pdf-tan CC by-nc-sa agertzen da, baina
dokumentuari edo paketeari buruz dabilen ez du inon jartzen... beraz...
batek daki...


> Bestalde, Openoffice.org aipatu dudala, sustatun [4] irakurri dut
> euskarazko Dinux delako gnu/linux banaketa bat atera dela eta tartean
> Openoffice.org 2a euskaraz dakarrela. Pantaila-argazkietan ikus
> daitekeenez hala da, euskaraz ageri dira menuak. Honen haritik, baten
> batek ba al daki honen egoera zertan den? Bertsio batetik bestera
> aldaketa handiak egon zirela jakina da, lan asko zegoela egiteko ere
> bai, baina denbora asko pasa da OO.org 2.0 dugunetik eta...

OOo2-ren itzulketa EuskalGNUren esku dago, eta irailean gaizki ez
banabil hastekotan baziren ere... egungo egoerari ez dakit ezer. KOntua
da Dinux-en itzulketa zaborretara joango dela... tristea eta
penagarria...

Eta banaketaren harira... tira, beste banaketak ere badira euskeraz...
ekimen hau puntuala bada, askorako balioko ez duelakoan nago :/

Ondo izan,
-- 
Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net>
www.mundurat.net Mundurat Sarea
[gpg --keyserver pgp.escomposlinux.org --recv-keys BB103918]
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 189 bytes
Desc: Hau digitalki sinatutako mezu-zatia da
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20061201/cb708eed/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago