[Librezale] Xuxen III EDBL

Julen julenx a bildua gmail.com
Or, Abe 1, 20:26:02, CET 2006


Iepa danoi !!

Zabaldu [1] bitartez dator notizia: azkenean atera omen dute Xuxen
berria. EJ-ko euskarazko softwarearen deskarga orrian [2] ditugu
bertsio ezberdinak: office, quarkxpress, wordx, baina interesgarrienak
zalantza gabe hunspell eta myspell motoreak dira.

Hunspell motako hiztegiak Openoffice.org ofimatika suitean 2.0.2
bertsiotik aurrera erabil daitezke. Myspell motak hiztegiak bestalde,
Thunderbird eta Firefoxen erabil daitezke, 1.5 (oker ez banago) eta
2.0 bertsioetatik aurrera, hurrenez hurren. Onena ordea, software
libreko aplikazio ugarik hiztegi hauek erabiltzen dituztela da.

Aipatutako deskarga orrian bertan Openoffice.org (> 2.0.2) eta
Thunderbird 1.5en hiztegiak instalatzeko azalpenak daude pdf
dokumentuetan.

Ordea, harritu nau Firefoxerako ezer ez dutela prestatu ikusteak,
aipatutako moduan 2.0 bertsioaz geroztik myspell motako hiztegiak
erabil baitaitezke honekin.
Firefoxek, hiztegi hauek hedapenen bitartez kudeatzen ditu.
mozilla.dev.l10n zerrendan Benjamin Smedberg-ek aipatu zuen [3] web
bidezko tresna bat garatu zuela hedapenak modu automatiko batean
paketatzeko. Hortaz, myspell motorea baliatuz xpi fitxategi bat sortu
dut Firefox 2-arekin erabili ahal izateko. Eta badabil. Mezu hau
idatzi bitartean esaterako, gaizki idatzitako hitzak gorriz markatzen
dizkit :)

Hona hemen hiztegia martxan jartzeko pausoak (beste edozein hedapen
gisa ezartzen da!!):
1. Deskargatu xpi fitxategia (eranskin gisa bidaltzen dut)
2. Deskargatutako fitxategia zabaldu (Fitxategia -> Ireki
Fitxategia... edo helbide-barran fitxategirako bidea zehaztu)
3. Software instalazioko leihoan "Orain instalatu" botoia sakatu eta
akatsik ezean hedapena ezarrita daukagu.
4. Firefox Berrabiarazi botoian klik egin aldaketek eragina izan dezaten.
5. Ortografia egiaztatzea gaitu: Editatu -> Hobespenak menuko
Aurreratua fitxan, Nabigatzen atalean "Idatzi ahal ortografia
egiaztatu" aukeratu.
6. Egin proba edozein testu-kutxatan eta gozatu !!

Agian Firefoxek lehenetsita ingelesezko edo beste hizkuntza bateko
hiztegia izan dezake hautatuta (sisteman beste hiztegirik instalatuta
badugu, adibidez). Kasu horretan, testu-kutxa batean egin klik
eskuineko botoiaz eta laster-menuko Hizkuntzak atalean Euskara
hautatuta dagoela egiaztatu.
Gainontzekoan arazorik ez !!
Gorriz markatutako hitzen gainean klik eginez gero iradokizunak
agertzen dira, hitz berriak hiztegira gehitzeko aukera ere badago
edota ortografia egiaztatzea desgaitzeko eremu zehatzetan.

Guzti hau esan ondoren ordea, zalantza bat daukat: Xuxen berri hau ze
lizentziapean argitaratu dute? Ondorioz, sortu dudan xpi hau bana
daiteke?
Oker ez banago uda amaiera partean zerbait komentatu zen
posta-zerrendan, baina ezer garbirik ez. Inork honen inguruko
argibiderik ba al du?

Bestalde, Openoffice.org aipatu dudala, sustatun [4] irakurri dut
euskarazko Dinux delako gnu/linux banaketa bat atera dela eta tartean
Openoffice.org 2a euskaraz dakarrela. Pantaila-argazkietan ikus
daitekeenez hala da, euskaraz ageri dira menuak. Honen haritik, baten
batek ba al daki honen egoera zertan den? Bertsio batetik bestera
aldaketa handiak egon zirela jakina da, lan asko zegoela egiteko ere
bai, baina denbora asko pasa da OO.org 2.0 dugunetik eta...

Besterik ez ba oraingoz.
Gero arte !!

Julen.

[1] http://www.zabaldu.com/story.php?id=1077
[2] http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/eu_9567/zerrenda.html
[3] http://groups.google.com/group/mozilla.dev.l10n/msg/d347b774c4da5a12
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: eu-dictionary.xpi
Type: application/x-xpinstall
Size: 441002 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20061201/5dea1f17/attachment-0001.xpi>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago