[Librezale] Iskanbila berria Sustatun
Txopi
txopi
Ast, Ira 15, 12:47:40, CEST 2005
Zurekin % 100 ados.
teketen a bildua gmail.com-(e)k idatzi zuen:
> Zuek bion hitzak entzun eta gero, aspaldiko gogoeta bat etorri zait
> burura. Esaldi batean laburtu daitekeen ideia da gainera, "Euskarazko
> softwarea librea izango da edo ez da izango".
>
> Esaldi honekin zera adierazi nahi dut, aurrerapausoak emateko era
> bakarra jendearen partehartze militantean dago. Baina, hau da gobernari
> nazkante hau ulertarazi behar zaiena. Gure dirua(beraiek duten arren)
> hori koordinatzen dutenei(ez beraiek noski) eman beharko diete, laguntza
> moduan. Era horretan euskaraketak jendeak egin arren koordinatuak eta
> zuzenduak egongo lirateke (zuzenketak onartzen ditugu ezta?) eta jendeak
> software batean interesa badu seguraski eguneratua mantenduko da.
>
> Beste bide bat ere badago, "Euskarazko softwarea diruz egina izango da".
> Horrela izan da orain arte, gogoratzen dut Eusko Jaurlaritzak Windows
> itzultzeko erabili zituen milioiak. Era horretan jendearentzat
> interesgarria den software guztia euskaratu beharko balitz ....
> EZINEZKOA 404 ERROREA
>
> Aurreko ideiarekin jarraituz. Ondo deritzot bi lan mota hauek
> koordinatzea, alde batetik lan militantea eta bestetik lan probesionala
> (biak lan). Baina zergatik ez aprobetxatu jendeak bere intentzio
> hobearekin egindako lan hori eta besteak zuzenketak egitera mugatzea,
> ondo legoke ezta? Era horretan software askoz ere gehiago itzuli eta
> kalitate onarekin itzuli ahal izango dugu eta mundu kapitalista zikin
> eta lazgarri honetan esaten den bezala "denentzako pastela egongo
> litzateke.
>
> Hala ere itzulketaz arduratzen diren enpresak softwarea ordainduz
> itzultzea ez dut gaizki ikusten, baldin eta soilik baldin librea bada.
> Zergatik? Ez naiz R.Stallman baina joder, zenek ordainduko du software
> horren hurrengo bertsioaren euskaraketa, aurrekoaren %90 erabili behar
> bada. Orduan softwarea itzultzen duten enpresak hasierako lana egiten
> badute, ondoren militanteek zergatik ez hori aprobetxatu eta hurrengo
> bertsioak sortu.
>
> Seguraski txapa hau guztia hemen gaudenok ondo ulertzen dugu, baina nola
> "guk aukeratutako horiei" (batzuetan duguna merezi dugu)adierazi? Nola
> ulertarazi jendeari euskaraketa militanteagatik euskarazko software asko
> eta asko dagoela eta nire ustez (nahiko ondo itzulia)? Zer egin
> euskarazko lan militantea gutxiesten duten horiekin?
Ez dakit Teketen, ez dakit. Guk behintzat gureari eutsiko diogu eta ea
pizkanaka gauzak aldatzen doazen...
>
> Zorionak, muxuak, eskerrak, bere denbora gauza hauetara zuzentzen duen
> jendeari eta mundu puta hau(ez Internet bakarrik) aldatzen saiatzen den
> edonori.
> ---------------------
> Teketen > http://teketen.blogspot.com
--
Agur 1,
Txopi.
JabberID: txopi a bildua sindominio.net
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago