[Librezale] Iskanbila berria Sustatun

::Teketen>> teketen
Ast, Ira 15, 12:38:04, CEST 2005


Zuek bion hitzak entzun eta gero, aspaldiko gogoeta bat etorri zait
burura. Esaldi batean laburtu daitekeen ideia da gainera, "Euskarazko
softwarea librea izango da edo ez da izango".

Esaldi honekin zera adierazi nahi dut, aurrerapausoak emateko era
bakarra jendearen partehartze militantean dago. Baina, hau da gobernari
nazkante hau ulertarazi behar zaiena. Gure dirua(beraiek duten arren)
hori koordinatzen dutenei(ez beraiek noski) eman beharko diete, laguntza
moduan. Era horretan euskaraketak jendeak egin arren koordinatuak eta
zuzenduak egongo lirateke (zuzenketak onartzen ditugu ezta?) eta jendeak
software batean interesa badu seguraski eguneratua mantenduko da.

Beste bide bat ere badago, "Euskarazko softwarea diruz egina izango da".
Horrela izan da orain arte, gogoratzen dut Eusko Jaurlaritzak Windows
itzultzeko erabili zituen milioiak. Era horretan jendearentzat
interesgarria den software guztia euskaratu beharko balitz ....
EZINEZKOA 404 ERROREA

Aurreko ideiarekin jarraituz. Ondo deritzot bi lan mota hauek
koordinatzea, alde batetik lan militantea eta bestetik lan probesionala
(biak lan). Baina zergatik ez aprobetxatu jendeak bere intentzio
hobearekin egindako lan hori eta besteak zuzenketak egitera mugatzea,
ondo legoke ezta? Era horretan software askoz ere gehiago itzuli eta
kalitate onarekin itzuli ahal izango dugu eta mundu kapitalista zikin
eta lazgarri honetan esaten den bezala "denentzako pastela egongo litzateke.

Hala ere itzulketaz arduratzen diren enpresak softwarea ordainduz
itzultzea ez dut gaizki ikusten, baldin eta soilik baldin librea bada.
Zergatik? Ez naiz R.Stallman baina joder, zenek ordainduko du software
horren hurrengo bertsioaren euskaraketa, aurrekoaren %90 erabili behar
bada. Orduan softwarea itzultzen duten enpresak hasierako lana egiten
badute, ondoren militanteek zergatik ez hori aprobetxatu eta hurrengo
bertsioak sortu.

Seguraski txapa hau guztia hemen gaudenok ondo ulertzen dugu, baina nola
"guk aukeratutako horiei" (batzuetan duguna merezi dugu)adierazi? Nola
ulertarazi jendeari euskaraketa militanteagatik euskarazko software asko
eta asko dagoela eta nire ustez (nahiko ondo itzulia)? Zer egin
euskarazko lan militantea gutxiesten duten horiekin?

Zorionak, muxuak, eskerrak, bere denbora gauza hauetara zuzentzen duen
jendeari eta mundu puta hau(ez Internet bakarrik) aldatzen saiatzen den
edonori.
---------------------
Teketen > http://teketen.blogspot.com




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago