[Librezale] Iskanbila berria Sustatun

Txopi txopi
Ast, Ira 15, 12:05:32, CEST 2005


Osoitz Elkorobarrutia-(e)k idatzi zuen:
> Txopi-k dixit:
>
>>Horrela jarraituz gero, Sustatuko trol-a deituko didazue
>>
> Trollpi!
>
>
> Teketen-ek diņo:
>
>>Kristona montatu da. Hau konpontzeko bide bakarra euskaraketak egingo
>> diren leku zentralizatu bat litzateke.
>>
> Ez nago guztiz ados. Hau konpontzeko bide bakarra elkar errespetatzea
> da. Ezinbesteko lehen urratsa da.
>
> Bestea, antolatzearena, ez da ideia txarra ere. Eztabaida hau aspaldi
> izan dugu, hasieran ez nuen ulertzen zergatik zirudien hain zaila halako
> elkartze bat. Gero, izandako tirabirak ikusita susmatzen hasia naiz
> dirutruke itzultzen dutenekin ez dela erreza akordioetara heltzea, ez
> badira akordio ekonomikoak.
>
> Beraz, zentralizatu? Aspaldiko proposamen bat da, baina non? Nork
> antolatua? Ba al dago gu guztiok (edo gehienok) onartuko dugun
> antolatzaile bat? Eta berdinen arteko horrek, lan hau egin nahi du?
> Denbora eta baliabideak ditu?

Nik ere ez dut uste indarrak biltzea posible denik. Eta horren arrazoia,
hasteko, itzultzaile profesionalek egindako euskaraketak bakarrik aintzat
hartzen dituztenek, boluntariook egindako lana onartuko ez dutelako da.
Eta jarraitzeko, dirulaguntzekin euskaraketak mantentzeko lana kontutan ez
dela edukitzen da. Zer gertatuko litzateke, UZEIk super-euskaraketa bat
egin ondoren, handik hilabete edo urte batzutara, boluntario batek
itzulpena eguneratu nahiko balu? Segurazki iskanbila berriak sortuko
lirateke, eta ez gure aldetik, baizik eta itzultzaile profesionalek
egindako euskaraketak bakarrik aintzat hartzen dituztenengatik baizik.

Gai konplexua da hau. Eta konponbide errazik ez diot ikusten nik behintzat
:-(

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago