[Librezale] Iskanbila berria Sustatun

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Ast, Ira 15, 10:40:08, CEST 2005


Txopi-k dixit:

>Horrela jarraituz gero, Sustatuko trol-a deituko didazue
>
Trollpi!


Teketen-ek diņo:

>Kristona montatu da. Hau konpontzeko bide bakarra euskaraketak egingo diren leku zentralizatu bat litzateke.
>
Ez nago guztiz ados. Hau konpontzeko bide bakarra elkar errespetatzea 
da. Ezinbesteko lehen urratsa da.

Bestea, antolatzearena, ez da ideia txarra ere. Eztabaida hau aspaldi 
izan dugu, hasieran ez nuen ulertzen zergatik zirudien hain zaila halako 
elkartze bat. Gero, izandako tirabirak ikusita susmatzen hasia naiz 
dirutruke itzultzen dutenekin ez dela erreza akordioetara heltzea, ez 
badira akordio ekonomikoak.

Beraz, zentralizatu? Aspaldiko proposamen bat da, baina non? Nork 
antolatua? Ba al dago gu guztiok (edo gehienok) onartuko dugun 
antolatzaile bat? Eta berdinen arteko horrek, lan hau egin nahi du? 
Denbora eta baliabideak ditu?

Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago