[Librezale] Re: Itzulpen txiki bat
Osoitz Elkorobarrutia
osoitz
Ost, Aza 2, 10:29:15, CET 2005
>> MSN Messenger 7.5 bertsioaren ( irten den azkena ) itzulpen partzial
>> bat egin dut, eta (...)
>
>> Badakit zuen proiektuak gehienbat software librearen inguruaren
>> mugitzen direla (....) baina (...) [MSN] zabalduena denez euskaraz
>> edukitzea garrantzizkoa iruditzen zait.
>
>> (...) proiektua interesgarria iruditzen bazaizue nolabaiteko
>> aktualizazio bat mantentzen saiatuko nintzake,
>
Pertsonalki uste dudana:
* Librezalen ostatu ematearen alde:
- "Euskara informatikaren eremuan bultzatu..."
- Beņat serio hartu du itzulpena mantentzeko asmoa.
* Librezalen ostatu ematearen kontra:
- Microsoften protokolo jabeduna etengabe aldatzen dute MSN sarea
programa libreekin erabiltzeko aukera ukatzeko (ez funtzio berriak
ezartzeko). Microsoft sarearen jabe egin nahi da, eta mezularitzan
lortzear daude, ez lehenak ezta onenak izanez, baizik eta erabiltzaileei
programa ahotik sartuz (inork badaki guztiz kentzen Messsengerra
Windowsetik?).
- Ba omen daude alternatiba libreak eta Euskaraz:
http://www.librezale.org/foroa/viewtopic.php?pid=118
Ondorioa: Zerk du pisu gehiago kasu honetan? Euskara ala Askatasuna? Edo
biak izan behar ditu onargarri izateko?
>> Bestela ere, gustura hartuko nuke parte beste software libreen
>> itzulpenean horretarako jende beharra baduzue, nahiz eta ikaslea
>> naizenez ez dudan denbora askorik ere.
>
Azken honetarako ez dut uste ezer esan behar denik, bete betean asmatzen
du gure helburuekin.
Osoitz
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago