[Librezale] Re: Itzulpen txiki bat

Txopi txopi
Ost, Aza 2, 12:45:20, CET 2005


On Wed, Nov 02, 2005 at 10:20:02AM +0100, Osoitz Elkorobarrutia wrote:
> 
> >>MSN Messenger 7.5 bertsioaren ( irten den azkena ) itzulpen partzial 
> >>bat egin dut, eta (...)
> >
> >>Badakit zuen proiektuak gehienbat software librearen inguruaren 
> >>mugitzen direla (....) baina (...) [MSN] zabalduena denez euskaraz 
> >>edukitzea garrantzizkoa iruditzen zait. 
> >
> 
> >>(...) proiektua interesgarria iruditzen bazaizue nolabaiteko 
> >>aktualizazio bat mantentzen saiatuko nintzake,
> >
> 
> Pertsonalki uste dudana:
> 
> * Librezalen ostatu ematearen alde:
> - "Euskara informatikaren eremuan bultzatu..."
> - Beņat serio hartu du itzulpena mantentzeko asmoa.
> 
> * Librezalen ostatu ematearen kontra:
> - Microsoften protokolo jabeduna etengabe aldatzen dute MSN sarea 
> programa libreekin erabiltzeko aukera ukatzeko (ez funtzio berriak 
> ezartzeko). Microsoft sarearen jabe egin nahi da, eta mezularitzan 
> lortzear daude, ez lehenak ezta onenak izanez, baizik eta erabiltzaileei 
> programa ahotik sartuz (inork badaki guztiz kentzen Messsengerra 
> Windowsetik?).
> 
> - Ba omen daude alternatiba libreak eta Euskaraz:
> http://www.librezale.org/foroa/viewtopic.php?pid=118
> 
> Ondorioa: Zerk du pisu gehiago kasu honetan? Euskara ala Askatasuna? Edo 
> biak izan behar ditu onargarri izateko?

Dilema galantza aurrean jarri zaiguna :) Nire ustez ez dugu inoiz euskara ALA askatasunaren artean aukeratu behar. Guk informatika euskaraz bilatzen dugu, eta horretarako software librea tresna ezin hobea dugu. Beraz, software librea beste aukeren gainetik sustatzen dugu. Baina horrek beste aukerak bastertzea ekarri behar du? Nire ustez ez.

Jende dexente dago etxean software librea erabiltzen duena eta lanean
eta beste hainbat lekutan jabedun-softwarea erabili behar izaten duena.
Horregatik da hain garrantzitsua Windows sistema eragilearen gainean
dabiltzan programa libreak izatea: ahalik jende gehienari software librea maila desberdinetan erabiltzeko aukera emateko. Jende askok kritikatu egiten du hau, batzuk erdibidean geratu daitezkeelako eta beraien sistemak guztiz libreak izan beharrean zati batzu bakarrik libreak izanda konformatu daitezkeelako. Baina denok dakigu zenbat eta aukera gehiago izan, orotasunean onuragarriagoa dela erdibideko aukera hauek izatea. Jende horrek gutxi-gutxika sistema libreagoak erabiliko bait ditu, programa libreak hobeto ezagutuko ditu eta azkenean sistema guztiz libre batera heldu daitekeelako (baina ez bapatean, baizik eta gutxi-gutxika).

Euskararen kasua antzekoa ikusten dut nik, kasu honetan, sistema osoa euskara
hutsez erabiltzea oraindik zailagoa bada ere... Nik jabber bakarrik
erabiltzen dut, baina GNU/Linux erabiltzaile asko ezagutzen ditut amsn
edo gaim bitartez microsofteko jabedun-protokoloa erabiltzen dutenak.
Hau da, euskarazko programa bat erabiltzen dute jabedun-protokolo bat erabiltzeko. Hori zilegi bada, zergatik ez erabiltzeileen aukerak gehiago zabaldu eta Messenger programa bera euskaratzea? Askatasun neurgailuan argi dago hau aukera askoz txarragoa dela, baina haseran esan dudan bezala, askotan gutxi-gutxikako hurbilketak ere beharrezkoak izaten dira. Bai software librearen kasuan, bai euskararen kasuan. Oharra: badakit amsn eta gaim software librea direla, baina protokoloaren izaeran bakarrik hartu nahi izan dut kontutan azalpenak ematerakoan.

Beraz, nik baiezkoa emango nioke. Euskara edo/eta software librea
sustatzen duten ekimen guztiak nola edo hala onuragarriak izaten
bukatzen dutelako. Hori bai, euskaraketa hau eskuratu daitekeela
esaterakoan, beti software librezko beste aukerak aipatzea nahiko nuke,
euskara-askatasuna "neurgailuan" askoz hobeak direlako.

Librezaleren baliabideen ikuspuntutik, pertsona hau geurera biltzea eta
Messenger euskaratzeaz gain beste itzulpen batzu egiten baditu, guretzat
(eta denontzat) hobeto.

MacOS euskaratzerakoan Apple-rekin lizentzia arazoak sortu ziren.
Microsoftekin ez da berdina gertatuko?

> >>Bestela ere, gustura hartuko nuke parte beste software libreen 
> >>itzulpenean horretarako jende beharra baduzue, nahiz eta ikaslea 
> >>naizenez ez dudan denbora askorik ere.
> >
> Azken honetarako ez dut uste ezer esan behar denik, bete betean asmatzen 
> du gure helburuekin.
> 
> Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago