[Librezale] Re: Itzulpen txiki bat
Ibon Igartua
ibon
Ost, Aza 2, 10:09:09, CET 2005
Librezaleko Web arduraduna kontura mezu hau heldu da ... ez dut mezu
osoa birbidali 2M-tako fitxategia zekarrelako erantsita ... baten batek
nahi badu, osorik berbidaliko diot ... zer erantzuten diogu?
Date: Mon, 31 Oct 2005 13:36:57 +0100
From: Beņat_De_Miguel <bedm87 a bildua gmail.com>
To: web.arduraduna a bildua librezale.org
Subject: Itzulpen txiki bat
> Aupa!
>
> Zuen web orria eta euskaratze proiektuak duela denbora batetik ezagutzen
> ditut, eta firefox-en inguruko interesa zuen orriari esker hartu nuen
> gehien bat, eta gaur egun asko pozten naiz nabigatzaile hau edukitzeaz.
> Ordenagailu eta internet mundua euskaratzeko interesa ere aspalditik
> izan dut, baina beti nire ordenagailuko fitxero gutxi batzuk eskuz
> itzultzera mugatu naiz.
>
> Oraingoan ordea pixkat lan "dezenteagoa" egiten saiatu naiz, eta MSN
> Messenger 7.5 bertsioaren ( irten den azkena ) itzulpen partzial bat
> egin dut, eta instalatzaile batean barneratu dut, erabiltzaileak
> hizkuntza artxiboa eskuz ordezkatu behar izan ez dezan. Pixkanaka
> itzulpenaren bertsio berriak egiten joatea pentsatzen dut, ahal den
> neurrian itzulpena %100ekoa izaten saiatzeko.
>
> Badakit zuen proiektuak gehienbat software librearen inguruaren mugitzen
> direla, eta nik ere explorer beharrean mozilla, media player beharrean
> winamp, office beharrean openoffice... erabiltzen ditut, baina
> zoritxarrez gaur egun Microsoften messengerra da gure artean zabalduena,
> eta behintzat zabalduena denez euskaraz edukitzea garrantzizkoa
> iruditzen zait.
>
> Mezu honekin batera bidaltzen dizut probazko bertsio bat, baina badakit
> akatsak ugariak direla, eta lan asko geratzen dela, baina askotan zaila
> egiten da itzulpen zuzen bat topatzea, ez baitaude batere ezarriak
> euskarazko hitzak ordenagailuen munduan, eta nolabait ongien geratzen
> dena egiten saiatu naiz.
>
> Zuen iritzia eskertuko nuke, eta proiektua interesgarria iruditzen
> bazaizue nolabaiteko aktualizazio bat mantentzen saiatuko nintzake,
> hemendik pixkatera itzulpen ia osoa edukitzeko. Bestela ere, gustura
> hartuko nuke parte beste software libreen itzulpenean horretarako jende
> beharra baduzue, nahiz eta ikaslea naizenez ez dudan denbora askorik ere.
>
> besterik gabe, eskerrikasko eta beste bat arte.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago