[Librezale] Agurra eta galdera
Txopi
txopi
Ost, Maiatza 11, 16:23:53, CEST 2005
Osoitz Elkorobarrutia-(e)k idatzi zuen:
>
>>Lan bikoizketaren kontuarekin beti gabiltza gora eta bera, baina arazo
>>hori ekiditerik ez dugu lortzen. Zergatik ote? Euskaldunok benetan hain
>>burugogorrak izango garelako izango ote da? :D
>>
>>
> Nire ustez interes ekonomikoa tartean dagoen bitartean zaila izango da
> koordinatzea eta gauzak ez bikoiztea. Interes ekonomikoak sekretua
> dakarrelako, sekretuak ezagutza eza eta honek lan bikoizketa.
>
> Orain batzuk musutruk egiten dutenagatik beste batzuk diru publikoa
> poltsikoratzea mingarria da, baina gehiago arduratzen dit zer gertatuko
> den Eusko-Mana zerutik jausteari uzten dionean: ondo esan bezala
> sopabobak ez du komunitaterik sortzen.
>
> Osoitz
Bai, agian arrazoia izango duzu. Kontua da beste hizkuntza batzuetan
instituzioek ez dutela software itzulpenen kalitatea horrela kontrolatzen.
Beno agian kontrol hitza gogorregia da, baina ulertzen didazue.
Euskal erakundek euskararen kalitatea bermatzeko lan egitea egokia dirudi,
baina non daude limiteak? Herritarrok Debian Instaler euskaratzen badugu,
lan hori zaborretara botatzeko eskubiderik ba ote dute? Beno, hemen utziko
dut erantzun beharrean galdera gehiago egiten ari naiz eta ;)
--
Agur 1,
Txopi.
JabberID: txopi a bildua sindominio.net
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago