[Librezale] Agurra eta galdera
pi
pi
Ost, Maiatza 11, 16:50:54, CEST 2005
Txopi-(e)k esan zuen:
> Osoitz Elkorobarrutia-(e)k idatzi zuen:
> >
> >>Lan bikoizketaren kontuarekin beti gabiltza gora eta bera, baina arazo
> >>hori ekiditerik ez dugu lortzen. Zergatik ote? Euskaldunok benetan hain
> >>burugogorrak izango garelako izango ote da? :D
> >>
> >>
> > Nire ustez interes ekonomikoa tartean dagoen bitartean zaila izango da
> > koordinatzea eta gauzak ez bikoiztea. Interes ekonomikoak sekretua
> > dakarrelako, sekretuak ezagutza eza eta honek lan bikoizketa.
> >
> > Orain batzuk musutruk egiten dutenagatik beste batzuk diru publikoa
> > poltsikoratzea mingarria da, baina gehiago arduratzen dit zer gertatuko
> > den Eusko-Mana zerutik jausteari uzten dionean: ondo esan bezala
> > sopabobak ez du komunitaterik sortzen.
> >
> > Osoitz
>
> Bai, agian arrazoia izango duzu. Kontua da beste hizkuntza batzuetan
> instituzioek ez dutela software itzulpenen kalitatea horrela kontrolatzen.
> Beno agian kontrol hitza gogorregia da, baina ulertzen didazue.
Niri kontrola ez zait hitz gogorregia iruditzen. Dooteok oso argi uzten zuen lehengo eguneko elkarrizketan, komunitatea hor egon liteke baina beti gero "norbaitek" itzulpen hori fintzeko.
Hau eusko gobernuak euskararekiko duen betiko planteamentu berdina da, haiek euskara bakarra dagoela diote eta nik berriz bakoitzak bere euskera duela. Pentsatzen al duzue zenbat espainolek aprobatuko luketen EGA mailako erdara esamin bat ?
>
> Euskal erakundek euskararen kalitatea bermatzeko lan egitea egokia dirudi,
> baina non daude limiteak? Herritarrok Debian Instaler euskaratzen badugu,
> lan hori zaborretara botatzeko eskubiderik ba ote dute? Beno, hemen utziko
> dut erantzun beharrean galdera gehiago egiten ari naiz eta ;)
Debian Installer-en kasuan beintzat beraiek ez dira sartu (oraingoz) lana mantetzean eta bidalitako pakete gehienak post-sarge-n banatuko dira beraz ikusiko den lana ez dut argi zein izango den. Horretaz gain nik erabaki nian beraien itzulpenak debian-era igotzea kalitate hobekoak zirelako.
Baina debian ezin da urtean behin eguneratu... Hau ez da bidea, apurka apurka egiten joan behar da bestela hizkuntza fitxategiak BETI egongo dira zaharkiturik.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago