[Librezale] Agurra eta galdera

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Ost, Maiatza 11, 14:11:37, CEST 2005


>Lan bikoizketaren kontuarekin beti gabiltza gora eta bera, baina arazo
>hori ekiditerik ez dugu lortzen. Zergatik ote? Euskaldunok benetan hain
>burugogorrak izango garelako izango ote da? :D
>  
>
Nire ustez interes ekonomikoa tartean dagoen bitartean zaila izango da 
koordinatzea eta gauzak ez bikoiztea. Interes ekonomikoak sekretua 
dakarrelako, sekretuak ezagutza eza eta honek lan bikoizketa.

Orain batzuk musutruk egiten dutenagatik beste batzuk diru publikoa 
poltsikoratzea mingarria da, baina gehiago arduratzen dit zer gertatuko 
den Eusko-Mana zerutik jausteari uzten dionean: ondo esan bezala 
sopabobak ez du komunitaterik sortzen.

Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago