[Librezale] Agurra eta galdera

Txopi txopi
Ost, Maiatza 11, 13:12:00, CEST 2005


Ni pik esandakoekin bat nator. Oso ondo azaldu duela iruditzen zait.
Koordinazio kontuentzako EuskalGNUkoek posta zerrenda bat ireki zuten
beraien zerbitzarian (elkarteak izena duela uste dut), baina hilabeteak
dira bertara mezurik heldu ez dela.

Lan bikoizketaren kontuarekin beti gabiltza gora eta bera, baina arazo
hori ekiditerik ez dugu lortzen. Zergatik ote? Euskaldunok benetan hain
burugogorrak izango garelako izango ote da? :D

Portzierto, wordpress 1.5-en euskaraketa % 95ean daukat. Orain oso
lanpetuta nabil baina aste pare baten prest edukitzea espero dut.
Wordpress 1.2-ren itzulpenean oinarritu naiz eta inor aurreratzen ez
bazait kasu honetan behintzat ez dugu lana bikoiztuko...

Mikel Goni-(e)k idatzi zuen:
> Mila esker erantzuteagtik, pi.
> Suposatzen dut baten batek bere nabardurak egin nahiko dituela baina
> "argazkia" ikusi dudala.  Ze pentsa ematen dit honek eta koordinazioa
> ezinbestekoa dela dakusat, ezer baino gehiago lana ez bikoizteagatik.
> Hala ere, ni ez naiz zein inorri egin beharrekoak esateko, nireak
> iritzia besterik ez du izna nahi.
> Iritzi gehiago entzutea gustatuko litzaidake.
> Mila esker berriro ere.
> Agur ta erdi,
> Mikel Goni.
>
> P.S.(1): pi, pelotan zerbait ibilitzen naiz inoiz, baina gaizki oso
> gaizki, parrandan igual beste Mikel Goniren parean ibil naiteke ordea
> P.S.(2): Mandrake/Mandriva eta Emacs dira nire aukerak.
>
> pi wrote:
>
>>Mikel Goni-(e)k esan zuen:
>>
>>
>>>Kaixo!
>>>Lehenik eta behin, nola ez?, nire burua aurkeztu eta eskertu egiten ari
>>>zareten lana.
>>>Ni Mikel Goni naiz, (teklatu ingeles batetik ari naiz Eskozian bainago,
>>>beraz pelotariaren izen berbera daukat) eta soft librearen inguruko
>>>interesa daukat.
>>>
>>>
>>
>>Eta pelotan jolasten ba al dakik ? xD
>>
>>
>>
>>>Bizpa hiru urte dira Gnu/Linux erabiltzen dudala, Jaurlaritzak "banatu"
>>>zuen lineus 8.2 delakoa erosi uen durangoko azokan eta orduz geroztik
>>>Mandrake/Mandriva distribuzioaren jarraitzailea izan naiz. Ni Soft
>>>librearen mundura "euskararen" amua dela eta iritsi nintzen, baina noski
>>>mundu honetan behin sudurra sartuta beste milaka gauza liluragarri
>>>ezagutu nituen eta maitemindu nintzen haiekin.
>>>Hori guztia dela eta, eskertu nahi nizuen honen inguruan egiten duzuen
>>>lana, neroni ere KDE mahaigainaren euskaraketan sarturik ibili naiz (ez
>>>nik nahi beste baina tira).
>>>Gauzak horrela nire galdera, zein da Euskalgnu eta Librezalearen arteko
>>>harremana? Zein neurritan daude koordinaturik? Filosofia
>>>berdinak/ezberdinak al dira?
>>>
>>>
>>
>>Harremanak hurriak dira eta zergatia ezin jakin arren beti pertsonalki
>> kontaktatzen du EuskalGNU-k jendea beraz harremanik egotekotan esan
>> genezake talde bezala ez dela existitzen. Euskalgnu-ko dooteo egon zen
>> bein librezale-n asamblada batetan baina hortik aurrera ezer gutxi
>> (subentziorik eskatzearen alde ez egoteak "nahiko" murriztu zuen gurekiko
>> haren interesa).
>>
>>Koordinazioa 0 esan genezake, azken aldian ikusi daitekeenez nahiz debian
>> instalatzailea euskaratzeko berri eman beroiek geroago diru publikoz
>> baliatuz lan berdina egin dute. Hala ere ahal den moduan hau dana
>> koordinatzen joan beharko zen.
>>
>>Filosofia nire ustetan guztiz ezberdina da. Alde batetik librezalek
>> softwarra eta euskara ditu lan eremu eta ez bakarrik GNU softwarea. Hau
>> da informatikazale euskaldunak gaituk eta honek hasiera batetan beintzat
>> zein software erabili behar den kontutan hartzen. Beste aldetik EuskalGNU
>> subentzio jokoan sartzen da, horretarako proiektu batzuentzat dirua
>> eskatu eta itzulpen profesionalez baliatuz, guk beste alde batetik
>> bolondres lan komunitarioa bultza nahi dugu eta politikoki lotu
>> gaitzekeen ezer egitearen kontrako gera, azken asanbladan beintzat
>> erakunde ofizial (fiskal) ez egitea erabaki zen, honek parez pare ixten
>> ditu gobernu/dipu/edozein-i dirua eskatzeko aukera baina era berean gure
>> askatasuna mantentzen du.
>>
>>Nire ustetan EuskalGNU-ren lanak naiz oso ona eta "tentagarria" izan ez
>> du komunitaterik sortzen, ez eta erabiltzaileei software librearen
>> ideologia iristean laguntzen, haiek gauzak proeiktu ezberdin batzuek
>> bezala aurkezten bait dituzte eta nik nahiago det edozeinek apur bat
>> lagun dezakeen proiektu herraldoi eta geraezin bat bezala aurkeztea.
>>
>>
>>
>>
>>
>>>Ez dut inongo bigarren intentziorik galdera hauek egiteko garaian, hau
>>>da, niri ideia ez da hemen inoren kontra edo alde egitea. Galderak
>>>egiteko arrazoia jakinmin hutsa da, ez dut inolako dikotomia borrokan
>>>sartu edo hasi nahi (vi Vs emacs, Gnome Vs KDE, Debian Vs beste distroak
>>>eta abar).
>>>
>>>
>>
>>Zein dikotomia ? Argi zegok emacs eta debian erabili behar direla xD
>>
>>
>>
>>>Egoera nola dagoen ikasi besterik ez dut nahi.
>>>Bueno ba hori, mila esker eta laister arte
>>>
>>>
>>
>>
>>Bueno ba hauexi nire ikuspuntua (noski honek ez du beste era batetara
>> pentsaten duen taldekiderik ez dagoela esan nahi). Norbait eztabaidatzeko
>> gogoekin ?

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi a bildua sindominio.net




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago