[Librezale] Agurra eta galdera
Mikel Goni
golami
Ost, Maiatza 11, 12:04:43, CEST 2005
Kaixo!
Lehenik eta behin, nola ez?, nire burua aurkeztu eta eskertu egiten ari
zareten lana.
Ni Mikel Goni naiz, (teklatu ingeles batetik ari naiz Eskozian bainago,
beraz pelotariaren izen berbera daukat) eta soft librearen inguruko
interesa daukat.
Bizpa hiru urte dira Gnu/Linux erabiltzen dudala, Jaurlaritzak "banatu"
zuen lineus 8.2 delakoa erosi uen durangoko azokan eta orduz geroztik
Mandrake/Mandriva distribuzioaren jarraitzailea izan naiz. Ni Soft
librearen mundura "euskararen" amua dela eta iritsi nintzen, baina noski
mundu honetan behin sudurra sartuta beste milaka gauza liluragarri
ezagutu nituen eta maitemindu nintzen haiekin.
Hori guztia dela eta, eskertu nahi nizuen honen inguruan egiten duzuen
lana, neroni ere KDE mahaigainaren euskaraketan sarturik ibili naiz (ez
nik nahi beste baina tira).
Gauzak horrela nire galdera, zein da Euskalgnu eta Librezalearen arteko
harremana? Zein neurritan daude koordinaturik? Filosofia
berdinak/ezberdinak al dira?
Ez dut inongo bigarren intentziorik galdera hauek egiteko garaian, hau
da, niri ideia ez da hemen inoren kontra edo alde egitea. Galderak
egiteko arrazoia jakinmin hutsa da, ez dut inolako dikotomia borrokan
sartu edo hasi nahi (vi Vs emacs, Gnome Vs KDE, Debian Vs beste distroak
eta abar). Egoera nola dagoen ikasi besterik ez dut nahi.
Bueno ba hori, mila esker eta laister arte
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago