[Librezale] Agurra eta galdera

pi pi
Ost, Maiatza 11, 12:28:51, CEST 2005


Mikel Goni-(e)k esan zuen:
> Kaixo!
> Lehenik eta behin, nola ez?, nire burua aurkeztu eta eskertu egiten ari 
> zareten lana.
> Ni Mikel Goni naiz, (teklatu ingeles batetik ari naiz Eskozian bainago, 
> beraz pelotariaren izen berbera daukat) eta soft librearen inguruko 
> interesa daukat.

Eta pelotan jolasten ba al dakik ? xD

> Bizpa hiru urte dira Gnu/Linux erabiltzen dudala, Jaurlaritzak "banatu" 
> zuen lineus 8.2 delakoa erosi uen durangoko azokan eta orduz geroztik 
> Mandrake/Mandriva distribuzioaren jarraitzailea izan naiz. Ni Soft 
> librearen mundura "euskararen" amua dela eta iritsi nintzen, baina noski 
> mundu honetan behin sudurra sartuta beste milaka gauza liluragarri 
> ezagutu nituen eta maitemindu nintzen haiekin.
> Hori guztia dela eta, eskertu nahi nizuen honen inguruan egiten duzuen 
> lana, neroni ere KDE mahaigainaren euskaraketan sarturik ibili naiz (ez 
> nik nahi beste baina tira).
> Gauzak horrela nire galdera, zein da Euskalgnu eta Librezalearen arteko 
> harremana? Zein neurritan daude koordinaturik? Filosofia 
> berdinak/ezberdinak al dira?

Harremanak hurriak dira eta zergatia ezin jakin arren beti pertsonalki kontaktatzen du EuskalGNU-k jendea beraz harremanik egotekotan esan genezake talde bezala ez dela existitzen. Euskalgnu-ko dooteo egon zen bein librezale-n asamblada batetan baina hortik aurrera ezer gutxi (subentziorik eskatzearen alde ez egoteak "nahiko" murriztu zuen gurekiko haren interesa).

Koordinazioa 0 esan genezake, azken aldian ikusi daitekeenez nahiz debian instalatzailea euskaratzeko berri eman beroiek geroago diru publikoz baliatuz lan berdina egin dute. Hala ere ahal den moduan hau dana koordinatzen joan beharko zen.

Filosofia nire ustetan guztiz ezberdina da. Alde batetik librezalek softwarra eta euskara ditu lan eremu eta ez bakarrik GNU softwarea. Hau da informatikazale euskaldunak gaituk eta honek hasiera batetan beintzat zein software erabili behar den kontutan hartzen. Beste aldetik EuskalGNU subentzio jokoan sartzen da, horretarako proiektu batzuentzat dirua eskatu eta itzulpen profesionalez baliatuz, guk beste alde batetik bolondres lan komunitarioa bultza nahi dugu eta politikoki lotu gaitzekeen ezer egitearen kontrako gera, azken asanbladan beintzat  erakunde ofizial (fiskal) ez egitea erabaki zen, honek parez pare ixten ditu gobernu/dipu/edozein-i dirua eskatzeko aukera baina era berean gure askatasuna mantentzen du.

Nire ustetan EuskalGNU-ren lanak naiz oso ona eta "tentagarria" izan ez du komunitaterik sortzen, ez eta erabiltzaileei software librearen ideologia iristean laguntzen, haiek gauzak proeiktu ezberdin batzuek bezala aurkezten bait dituzte eta nik nahiago det edozeinek apur bat lagun dezakeen proiektu herraldoi eta geraezin bat bezala aurkeztea. 



> Ez dut inongo bigarren intentziorik galdera hauek egiteko garaian, hau 
> da, niri ideia ez da hemen inoren kontra edo alde egitea. Galderak 
> egiteko arrazoia jakinmin hutsa da, ez dut inolako dikotomia borrokan 
> sartu edo hasi nahi (vi Vs emacs, Gnome Vs KDE, Debian Vs beste distroak 
> eta abar). 

Zein dikotomia ? Argi zegok emacs eta debian erabili behar direla xD

> Egoera nola dagoen ikasi besterik ez dut nahi.
> Bueno ba hori, mila esker eta laister arte


Bueno ba hauexi nire ikuspuntua (noski honek ez du beste era batetara pentsaten duen taldekiderik ez dagoela esan nahi). Norbait eztabaidatzeko gogoekin ?





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago