[Librezale] Tumatxa

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Al, Eka 6, 19:33:54, CEST 2005


Mugimendu ilunak daude azken boladan software librearen inguruan. 
Borondatea txarra da? Ez dut uste beti asmoa txarra denik.

Mailman, Wordpress eta bestelakoekin sortutako gaizkiulertuak ekiditzeko 
itzulpenak biltzen dituen gune baten beharra ikusten dut.

Badakit logikoena programa bakoitzaren gunean bertan egotea dela, baina 
gune guztiek ez dute horrelakorik. Batzuetan bertan (Euskal Herrian) 
bilgune lana egin eta garatzaile originalekin kontaktua mantentzen duen 
elkarte batekin amestu dut.

Ez dakit Librezale gune hori izan daiteken, (badago oso gaizki 
begiratzen gaituenik), baina ziur ezin dela etekinaren bila doan enpresa 
/ elkarte bat izan software libreen itzulpen biltegi lana egiten duena, 
gaur egun horren inguruan sortu den konpetentzia zerritoarekin, ziur ezetz.

Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago