[Librezale] Tumatxa
Mikel Olasagasti
hey_neken
Al, Eka 6, 19:45:02, CEST 2005
Osoitz Elkorobarrutia wrote:
Iepa!
> Mugimendu ilunak daude azken boladan software librearen inguruan.
> Borondatea txarra da? Ez dut uste beti asmoa txarra denik.
>
> Mailman, Wordpress eta bestelakoekin sortutako gaizkiulertuak
> ekiditzeko itzulpenak biltzen dituen gune baten beharra ikusten dut.
>
> Badakit logikoena programa bakoitzaren gunean bertan egotea dela,
> baina gune guztiek ez dute horrelakorik. Batzuetan bertan (Euskal
> Herrian) bilgune lana egin eta garatzaile originalekin kontaktua
> mantentzen duen elkarte batekin amestu dut.
Ez da lehen aldia amets(gaizto?) berdina dudala nik ere... egin
beharreko zerbait da, era antolatu batean.
>
> Ez dakit Librezale gune hori izan daiteken, (badago oso gaizki
> begiratzen gaituenik), baina ziur ezin dela etekinaren bila doan
> enpresa / elkarte bat izan software libreen itzulpen biltegi lana
> egiten duena, gaur egun horren inguruan sortu den konpetentzia
> zerritoarekin, ziur ezetz.
Gaizki begiratzen duten hoiek guztiok dakigu gauzak garbi egiten ez
dituztelako dela, eta nahiago dutelako gauzak ixilpean egin librezalek
argi asko egiten dituen bitartean.
Niregatik edonork eginda ere, argi eta garbi esaten eta egiten baditu
gauzak, _primeran_. Bestela, hobe ez egin.
GTPren itzulpen buru(bakarra naiz xD) moduan, librezaleko norbait
egitera ausartzen bada nire laguntza izango duela argi jakin dezala. ;)
MiKeL
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago