[Librezale] Rosetta - Ubuntuk itzulpenetarako wiki antzeko portal bat atera du.

Mikel Olasagasti hey_neken
Ost, Urt 5, 12:41:37, CET 2005


El az., 05-01-2005 a las 12:21 +0100, xare escribió:
> Kaixo lagunak

Aupa hi!

> Lehenik eta behin aurkeztuko dut nire burua, nahiz eta zuetako batzuk
> ezagutuko nauzuen. Juan Etxenike dut izena eta Irundarra naiz.
> Indymedia Euskal Herria proiektuan egon naiz eta azken urte eta erdi
> erbestean, Asturiesen hain zuzen ere www.escanda.org proiektuan.
> Orain berriz Irunen nago eta Scriptak biltzeko euskarazko atari bat
> sortzen ari gara ni eta beste lagun bat. Gustatuko litzaidake ze
> nolako erabilgarritasunik ikusten zaion izaera horretako proiektu bati
> izan ere Script horiek Copyleft lizentzian utziko lirateke.
> 
> Beste aldetik, berri batekin nator (bueno berria ez zekienarentzat noski)
> Ubuntuk, bere banaketarekin batera dauden programak itzultzeko Rosetta
> izeneko web aplikazioa sortu du. Ubuntu sistemak, Debianen
> oinarriturik dago eta horren gaineko informazioa hemen topatu
> dezakezue www.ubuntu.com.
> 
> Rosetta sisteman lan egiteko lehenik harpidetu behar da webgunean,
> gero posible da sartzea https://launchpad.ubuntu.com atalean eta
> bertatik lan egin.
> 
> Itzulpen sistema oso erraza da, hainbat aplikazio eskaintzen dira, eta
> itzuli beharreko esaldien zerrenda agertzen da, hamarnaka agertzen
> dira esaldiak, eta beti ea gainbegiratu behar den ala ez aukera ematen
> zaio itzuli duzun esaldi bakoitzean. Nik adibidez, eta gehienbat froga
> bezala GAIM atala hartu eta horren 20 esaldi euskaratu nituen.
> Norbaitek beharko dut eginiko itzulpena ondo dagoen ala ez
> egiaztatzeko ez bainaiz euskaltzain finoa :-))

Rossetari buruz begira egon nintzen internetetik eta bi arazo aurkitu
ditut (lehenari buruz enaiz ohartu baina bigarrenak zuzenean jotzen
'dit').

- Rosseta ez da librea. Hau da, oraingoz Cannonical (Ubunturen atzean
dagoen enpresak) egindako software bat da, baina ez librea. Agian
txorakeri bat da baina lizentziei buruz ni baina gehiago dakiten batzuk
(egia esan edonor izan daiteke hortako kapaz jeje) honek arazoak eman
ditzakeela adierazi dute.

- Rosseta 'deitu ez zaion lekuetan sartu zaigu'. Nik nire kasuan GNOME
itzultzen laguntzen dut, eta guzti hau euskalgnu.org-ko dooteok
koordinatzen du. Itzulpenak egin, honek gainbegiratu-zuzendu, eta
gnomeko CVSra igotzeko baimenak ditu. Rossetarekin aldiz, edonork nahi
duenean gnomeren edozein itzulpen ikutu dezake, inork ezer jakin gabe,
eta zuzenean CVSra igoko da (oraingoz ikusi dudanagatik, oker banabil,
zuzendu mesedez!), Rossetak cvs baimenak bait ditu.

Hori bai, orain arte dauden antolaketatik at geratzen diren paketeak
(hau da, ez gnome ez kde, ez mozilla ez GNUko paketeak eta beste zenbait
akaso) itzultzeko tresna interesgarria da, GAIM kasu.

Beno, Rosettari buruzko nere bi xentimoak esanda ;)

> Eta noski, lehenik galdetu nahiko nuke ea GAIM programak norbaitek
> itzultze lanetan dagoen.

Nik dakidala libre dago :)

> Aio

Ondo segi!
-- 
Mikel Olasagasti <hey_neken a bildua mundurat.net>
www.Mundurat.net
[gpg --keyserver pgp.escomposlinux.org --recv-keys BB103918]




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago