[Librezale] Rosetta - Ubuntuk itzulpenetarako wiki antzeko portal bat atera du.

xare xaresd
Ost, Urt 5, 12:21:34, CET 2005


Kaixo lagunak

Lehenik eta behin aurkeztuko dut nire burua, nahiz eta zuetako batzuk
ezagutuko nauzuen. Juan Etxenike dut izena eta Irundarra naiz.
Indymedia Euskal Herria proiektuan egon naiz eta azken urte eta erdi
erbestean, Asturiesen hain zuzen ere www.escanda.org proiektuan.
Orain berriz Irunen nago eta Scriptak biltzeko euskarazko atari bat
sortzen ari gara ni eta beste lagun bat. Gustatuko litzaidake ze
nolako erabilgarritasunik ikusten zaion izaera horretako proiektu bati
izan ere Script horiek Copyleft lizentzian utziko lirateke.

Beste aldetik, berri batekin nator (bueno berria ez zekienarentzat noski)
Ubuntuk, bere banaketarekin batera dauden programak itzultzeko Rosetta
izeneko web aplikazioa sortu du. Ubuntu sistemak, Debianen
oinarriturik dago eta horren gaineko informazioa hemen topatu
dezakezue www.ubuntu.com.

Rosetta sisteman lan egiteko lehenik harpidetu behar da webgunean,
gero posible da sartzea https://launchpad.ubuntu.com atalean eta
bertatik lan egin.

Itzulpen sistema oso erraza da, hainbat aplikazio eskaintzen dira, eta
itzuli beharreko esaldien zerrenda agertzen da, hamarnaka agertzen
dira esaldiak, eta beti ea gainbegiratu behar den ala ez aukera ematen
zaio itzuli duzun esaldi bakoitzean. Nik adibidez, eta gehienbat froga
bezala GAIM atala hartu eta horren 20 esaldi euskaratu nituen.
Norbaitek beharko dut eginiko itzulpena ondo dagoen ala ez
egiaztatzeko ez bainaiz euskaltzain finoa :-))

Eta noski, lehenik galdetu nahiko nuke ea GAIM programak norbaitek
itzultze lanetan dagoen.

Aio



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago