[Librezale] Book-crossing euskalduna

Txopi txopi
Lar, Abe 17, 23:31:32, CET 2005


Txopi wrote:
> Rakentzek dioen bezala, nire ideia CompartirEsBueno canpainaren ideiari
> jarraiki SGAEk musikarekin egiten duen bezala, CEDROk testuekin egiten
> duenaren kritika bat egitea da (kanona fotokopiagailuetan,
> inprimagailuetan, liburutegietan ere ipintzeko saiakerak
> http://www.sustatu.com/1082644629 , etab.).
> 
> Ez hori bakarrik, bizi garen gizarte kontsumista honetan liburuak ere
> salerosketarako produktuak besterik ez dira, eta horregatik, gure liburu
> kutunak bigarren eskukoak izan arren (ez)ezagunei musutruk emateak
> dituen konnotazioak ere oso positiboak ikusten ditut.
> 
> Beraz, nire euskal borrokalari ikuspuntutik, gure idatzizko kultura
> zabaldu behar dugu baina ez kanpoko sistemak besterik gabe kopiatuz,
> baizik eta euskaldunon izaera hobeto islatzen duten bideak jorratuz.
> Book-crossing-a bai, baina ez proiektu inozo eta gatzbakoa egiteko. Nire
> ustez, proiektuaren helburuak argi azaldu beharko ditugu (euskal kultura
> kaleratzea, liburuen trukaketa sustatzea, etab.), baina baita horrelako
> ekimen bat gauzatzera bultzatu gaituzten motibazioak ere (europar,
> frantziar, espainiar eta nafar gobernuek euskararen eta euskal hiztunen
> kontra egindakoak, euskal idazleak euskal herritik kanpo askotan
> sufritzen duten diskriminazioa, liburuak eta orokorrean kultura osoa
> kapitalismoaren apetetara makurtzea, etab.). Era honetan, webgunean
> euskarazko liburuak jaso eta ematen ari direla adieraztera gerturatuko
> den jendea, ekimena indartuko du eta aipatutako helburu eta motibazioak
> ezagutu eta zabaltzeko aukera izango du...
> 
> Onez gero suposatuko duzuenez, bookcrossing-spain.com euskaratzea ez da
> nik proposatzen nuena, ezta inondik ere... tipo hauek beraien bitartez
> liburuak erosteko aukera ere ematen dizute, baina nola ez, erosketa
> bakoitzeko komisio bat jasoz. Nik euskarazko liburuen elkartrukatzearen
> ideia dut gogoko, hortik aurrera proiektua guk nahi dugun bezala
> diseinatu eta antolatu dezakegu, besteek egiten dituztenak iradokizun
> soilak modura hartuz.
> 
> Orain nire burua hobeto azaldu izana espero dut. Bergaratarrok nola
> ikusten duzue guzti hau? Eta besteok?

Kamarru, honi buruz hitzegiteko astirik izan duzue?

> 
> Txopi.

Portzierto, jakintzazue Liburutruk posta zerrenda zuen zain daukazuela :-)

http://librezale.org/mailman/listinfo/liburutruk_librezale.org




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago