[Librezale] Book-crossing euskalduna

Txopi txopi
Al, Abe 12, 02:09:28, CET 2005


Rakentzek dioen bezala, nire ideia CompartirEsBueno canpainaren ideiari
jarraiki SGAEk musikarekin egiten duen bezala, CEDROk testuekin egiten
duenaren kritika bat egitea da (kanona fotokopiagailuetan,
inprimagailuetan, liburutegietan ere ipintzeko saiakerak
http://www.sustatu.com/1082644629 , etab.).

Ez hori bakarrik, bizi garen gizarte kontsumista honetan liburuak ere
salerosketarako produktuak besterik ez dira, eta horregatik, gure liburu
kutunak bigarren eskukoak izan arren (ez)ezagunei musutruk emateak
dituen konnotazioak ere oso positiboak ikusten ditut.

Beraz, nire euskal borrokalari ikuspuntutik, gure idatzizko kultura
zabaldu behar dugu baina ez kanpoko sistemak besterik gabe kopiatuz,
baizik eta euskaldunon izaera hobeto islatzen duten bideak jorratuz.
Book-crossing-a bai, baina ez proiektu inozo eta gatzbakoa egiteko. Nire
ustez, proiektuaren helburuak argi azaldu beharko ditugu (euskal kultura
kaleratzea, liburuen trukaketa sustatzea, etab.), baina baita horrelako
ekimen bat gauzatzera bultzatu gaituzten motibazioak ere (europar,
frantziar, espainiar eta nafar gobernuek euskararen eta euskal hiztunen
kontra egindakoak, euskal idazleak euskal herritik kanpo askotan
sufritzen duten diskriminazioa, liburuak eta orokorrean kultura osoa
kapitalismoaren apetetara makurtzea, etab.). Era honetan, webgunean
euskarazko liburuak jaso eta ematen ari direla adieraztera gerturatuko
den jendea, ekimena indartuko du eta aipatutako helburu eta motibazioak
ezagutu eta zabaltzeko aukera izango du...

Onez gero suposatuko duzuenez, bookcrossing-spain.com euskaratzea ez da
nik proposatzen nuena, ezta inondik ere... tipo hauek beraien bitartez
liburuak erosteko aukera ere ematen dizute, baina nola ez, erosketa
bakoitzeko komisio bat jasoz. Nik euskarazko liburuen elkartrukatzearen
ideia dut gogoko, hortik aurrera proiektua guk nahi dugun bezala
diseinatu eta antolatu dezakegu, besteek egiten dituztenak iradokizun
soilak modura hartuz.

Orain nire burua hobeto azaldu izana espero dut. Bergaratarrok nola
ikusten duzue guzti hau? Eta besteok?

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago