[Librezale] Book-crossing euskalduna
xabi - rakentz@euskalerria.org
rakentz
Al, Abe 12, 12:23:04, CET 2005
Ni %100 ados txopik esandakoarekin.
Ea besteok zer diozuen eta ados bagaude lekuren bat beharko degu
motibazioak eta helburuak ongi idazteko.
>Rakentzek dioen bezala, nire ideia CompartirEsBueno canpainaren ideiari
>jarraiki SGAEk musikarekin egiten duen bezala, CEDROk testuekin egiten
>duenaren kritika bat egitea da (kanona fotokopiagailuetan,
>inprimagailuetan, liburutegietan ere ipintzeko saiakerak
>http://www.sustatu.com/1082644629 , etab.).
>
>Ez hori bakarrik, bizi garen gizarte kontsumista honetan liburuak ere
>salerosketarako produktuak besterik ez dira, eta horregatik, gure liburu
>kutunak bigarren eskukoak izan arren (ez)ezagunei musutruk emateak
>dituen konnotazioak ere oso positiboak ikusten ditut.
>
>Beraz, nire euskal borrokalari ikuspuntutik, gure idatzizko kultura
>zabaldu behar dugu baina ez kanpoko sistemak besterik gabe kopiatuz,
>baizik eta euskaldunon izaera hobeto islatzen duten bideak jorratuz.
>Book-crossing-a bai, baina ez proiektu inozo eta gatzbakoa egiteko. Nire
>ustez, proiektuaren helburuak argi azaldu beharko ditugu (euskal kultura
>kaleratzea, liburuen trukaketa sustatzea, etab.), baina baita horrelako
>ekimen bat gauzatzera bultzatu gaituzten motibazioak ere (europar,
>frantziar, espainiar eta nafar gobernuek euskararen eta euskal hiztunen
>kontra egindakoak, euskal idazleak euskal herritik kanpo askotan
>sufritzen duten diskriminazioa, liburuak eta orokorrean kultura osoa
>kapitalismoaren apetetara makurtzea, etab.). Era honetan, webgunean
>euskarazko liburuak jaso eta ematen ari direla adieraztera gerturatuko
>den jendea, ekimena indartuko du eta aipatutako helburu eta motibazioak
>ezagutu eta zabaltzeko aukera izango du...
>
>Onez gero suposatuko duzuenez, bookcrossing-spain.com euskaratzea ez da
>nik proposatzen nuena, ezta inondik ere... tipo hauek beraien bitartez
>liburuak erosteko aukera ere ematen dizute, baina nola ez, erosketa
>bakoitzeko komisio bat jasoz. Nik euskarazko liburuen elkartrukatzearen
>ideia dut gogoko, hortik aurrera proiektua guk nahi dugun bezala
>diseinatu eta antolatu dezakegu, besteek egiten dituztenak iradokizun
>soilak modura hartuz.
>
>Orain nire burua hobeto azaldu izana espero dut. Bergaratarrok nola
>ikusten duzue guzti hau? Eta besteok?
>
>Txopi.
>
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago