[Librezale] Book-crossing euskalduna

rakentz@euskalerria.org rakentz
Or, Abe 9, 14:54:18, CET 2005


Apa aspaldikos! 
Hemen sator bat...

Ideia oso ona iruditzen zait, duela ez oso gutxi lagun batekin aritu
nintzen honi buruz hitzegiten liburu bat aurkitu zuela eta. 

Txopik dioen bezela "Compartir es bueno" kanpainarekin lotu daiteke, SGAE-k
liburutegiei dirua eskatzen ari zaienean guk liburuen p2p fisiko bat egiten
dugu. 

Bestalde durangorako krixton ideia da ere, ardiak bezela mundu guztia metro
karratu batzutan biltzen duen kontsumismo festaren ordez, Durangotik zehar
liburuak trukatzeko dohainik uztea krixton ekimen polita da, hurrengo
urterako... :-)  

Nik bai ikusten dudala librezaleko proiektu bat bezela. Hau da ez da
zuzenean informatikarekin lotua, baina bai ikusten det informatikak
etorkizunean informazioari ekarri diezaiokeen kontrol latzaren kontra
kontzientziatzeko metodo bat. Oraindik liburu elektronikoek ez dute exito
handiegia, irakurtzeko ez direlako erosoak, baina hauek zabaltzean
beldurgarria da informazioa kontrolatzeko egin daitezkeenak. Adibide xume
bat stallmanen idatzi honetan:
http://www.gnu.org/philosophy/right-to-read.es.html 
Kopia publiko bat izatearen beharraz ausnartu beharko genuke, librezale
gune aproposa ikusten det eta ekimen hau kontzientziatzeko bide bat. Ez
dakit ondo adierazi naizen... :-)

Nik laguntzeko prest, ez dut begiratu gehigi web orria, baina pentsatzen
det honelako ekimenak soft librearen gainean egongo direla oinarrituta.
Beraz euskeratzea litzateke eta nola dabilen aztertzea, baina
garrantzitsuena agian zertarako egiten degun, ze helburuekin etab. ongi
idatzi-adostea eta gero ahal den gehien zabaldutzea dela uste det,
ikastetxeetan etab. Honetarako agian aproposena wiki bat? Hortik al dabil
geneukan super tiki-wikia?

Ongi izan!!


batzuk beste >
>> honetara animatuko balira, liburuen usaina gustoko izatea eta denbora >
>> apur bat emateko prest egotea nahikoa delako.
>[...]
>
>Arrazoi duzula uste dut. Gainera orain zubir baten erdian gaude eta egun
>batzuk itxarotea hobe izango delakoan nago. Ea gutako batzuk proiektutxo
>honetan lan egiteko animatzen garen...
>
>Txopi.
>
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago