[Librezale] Book-crossing euskalduna
Txopi
txopi
As, Abe 6, 21:24:59, CET 2005
Osoitz Elkorobarrutia wrote:
> Aupa Txopi,
>
>
>>Metabolik BioHacklab taldeko partaidea naiz...
>>
>
> Kopon, eta librezaleren webgunean kokatuta dagoen Wordpress-eu
> proiektuaren arduraduna ere, aurkezpen beharrik ez.
Posta zerrenda hau irakurtzen dutenek WordPress-Eu proiektuan lanean
nabilela badakitela suposatu dut. Bestalde, mezu honen zergatia
azaltzeko Metabolik eta CEB aipatzea egokia ikusi dut.
Izan ere, talde bi horietan dauden euskaldun kopurua ikusirik,
Librezalen ekimen honetan interesa duten jende gehiago aurkituko nuela
pentsatu dut.
>
>
>>Jada esistitzen diren bezalako webgune bat sortu ahal izango litzateke jendeak kalean jartzen dituen liburuen jarraipena egin ahal izateko. http://www.bookcrossing-spain.com
>>
>>
>>Zer deritzozue ideia honi? Librezaleko proiektu bezala ikusten duzue? Inor laguntzeko prest?
>>
>>
>
> Zuk ardura hartuko baduzu Librezalek web baliabideak jarri litzake
> (Wordpress-eu proiektuarekin bezala), eta nik apur bat lagundu agian
> ere, baina ez gehiegi ere, ez dudala nire gaitasuna gainditu nahi
> aurrekoetan bezala.
Webgunea egitea nahiko erraza bada ere, ekimen hau aurrera ganoraz
ateratzeko lantalde txiki bat sortze ezinbestekoa ikusten dut. Nire
ustez, zu eta biok ez gara nahiko proiektu honek behar dituen ataza
guztiak egiteko (lan taknikoaz gain ahalik eta talde, kolektibo eta
ikastetxe gehienen sostengua lortzea). Eta hainbat gauzatan batera
bagabiltza gutxiago.
Beraz, ideia hau beste norbaiti luzatzeko proposamenik ez badago,
proiektua bertan behera utzi beharko dugu. Tamalgarria da, baina
indarrak ondo neurtzea ezinbestekoa dugu ahalik ondoen lan egiteko eta
ditugun baliabide urriekin ahalik etekin handienak lortzeko.
>
> Dena dela, euskara zabaltzearekin bai, baina informatikarekin duen
> zerikusia zein da? Web baten bidez kaosari orden apur bat ematen zaiola?
> (Berez liburu trukeak daukan gauza polita kaos hori da, ez? Liburua
> askatu eta nork irakurriko duen ez dakizula).
Proiektuaren funtsa kultura zabaltzea da (euskaraz noski). Nire
ikuspuntutik, software librea bultzatzen duten talde orok informazioa
gehiago eta hobeto zabaltzea dute helburu. Librezaleren kasuan, euskara
ordenagailuen atalera zabaltzea izango zen. Beraz, beste proiektu batzuk
baino lotura ahulagoa badago ere, proposamen honek Librezaleren
helburuekin sintonia nahikoa zuela pentsatu dut.
Baina beno, ekimen honetan lan egiteko jende nahiko ez dagoela ikusita,
ez dut uste buelta gehiago ematerik merezi duenik.
>
> Hau Durango heldu orduko prest izan nahi duzu ala epe malguagoak dituzu?
Bururatu zitzaidan bai book-crossing-a Durangoko Azokarekin nolabait
erlazionatzea, baina beranduegi dela uste dut. Agian datorren urtean,
nork daki...
>
> Osoitz
Eskerrik asko erantzunagatik eta laguntza eskaintzagatik,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago