[Librezale] Book-crossing euskalduna

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
As, Abe 6, 22:59:08, CET 2005


Aupa Txopi eta besteak,

>Webgunea egitea nahiko erraza bada ere, ekimen hau aurrera ganoraz
>ateratzeko lantalde txiki bat sortze ezinbestekoa ikusten dut.
>
Egia esan Librezalen benetan aktibo dabiltzanak, nahikoa lan daukate 
dauden proiektuekin, baina posta zerrendan badago jende gehiago apuntatuta.

Susmatzen dut isilik dauden hoiek ez direla parte hartzera animatu 
oraingo proiektuetan zelan lagundu dezaketen ez dutelako asmatzen (muga 
teknikoak, ulermen falta ...) polita litzateke hoietako batzuk beste 
honetara animatuko balira, liburuen usaina gustoko izatea eta denbora 
apur bat emateko prest egotea nahikoa delako.

Bestalde, zuk esan bezala kulturaren arloan dabiltzanak kontaktatzea ez 
legoke soberan. Nire partetik, ezagutzen dudan jendeari luzatuko diot 
ideia. Kulturaren inguruan mugitzen den jende gehiago badago belarria 
jarrita ondo legoke eskua altxatuko balu.

>Bururatu zitzaidan bai book-crossing-a Durangoko Azokarekin nolabait
>erlazionatzea, baina beranduegi dela uste dut. Agian datorren urtean,
>nork daki...
>  
>
Bueno, agian martxan jarrita aurkeztu ez, baina baliteke Durangon 
proiektu hau martxan jartzeko laguntzera animatzen den inor aurkitzea.

Ez utzi ideia albo batera oraingoz, oso polita delako.

Osoitz




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago