[Librezale] Book-crossing euskalduna

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Al, Abe 5, 16:53:54, CET 2005


Aupa Txopi,

>Metabolik BioHacklab taldeko partaidea naiz...
>
Kopon, eta librezaleren webgunean kokatuta dagoen Wordpress-eu 
proiektuaren arduraduna ere, aurkezpen beharrik ez.

>Jada esistitzen diren bezalako webgune bat sortu ahal izango litzateke jendeak kalean jartzen dituen liburuen jarraipena egin ahal izateko. http://www.bookcrossing-spain.com
>  
>
>Zer deritzozue ideia honi? Librezaleko proiektu bezala ikusten duzue? Inor laguntzeko prest?
>  
>
Zuk ardura hartuko baduzu Librezalek web baliabideak jarri litzake 
(Wordpress-eu proiektuarekin bezala), eta nik apur bat lagundu agian 
ere, baina ez gehiegi ere, ez dudala nire gaitasuna gainditu nahi 
aurrekoetan bezala.

Dena dela, euskara zabaltzearekin bai, baina informatikarekin duen 
zerikusia zein da? Web baten bidez kaosari orden apur bat ematen zaiola? 
(Berez liburu trukeak daukan gauza polita kaos hori da, ez? Liburua 
askatu eta nork irakurriko duen ez dakizula).

Hau Durango heldu orduko prest izan nahi duzu ala epe malguagoak dituzu?

Osoitz




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago