[Librezale] Book-crossing euskalduna

Txopi txopi
Al, Abe 5, 00:48:39, CET 2005


Agurrak denori:

Metabolik BioHacklab taldeko partaidea naiz eta bertan kultura
elkartrukatzea ona dela erakusteko kanpaina batean sartuta gabiltza
beste talde batzuekin batera. Orain dela aste batzuk hedabide askotan
ikusi ahal izan zen ekintza bat burutu genuen:

http://compartiresbueno.net/ot_news/previo_ot_eu.html

Kontua da gai honi buelta asko ematen ari naizena azken aldian eta
euskarazko liburuak plazaratzeko ekintza bat burutu ahal izango
litekeela pentsatu dudala. Jada esistitzen diren bezalako webgune bat
sortu ahal izango litzateke jendeak kalean jartzen dituen liburuen
jarraipena egin ahal izateko.

http://www.bookcrossing-spain.com

Hasteko, webgune erraz batekin nahiko izango genuke, baina hori bai,
webgunea bukatu eta batera, ahalik eta jende gehiena animatzeko talde,
ikastola eta abarrak informatu beharko genituzke.

Zer deritzozue ideia honi? Librezaleko proiektu bezala ikusten duzue?
Inor laguntzeko prest?

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago