[Librezale] WordPress-Eu martxan

Txopi txopi
Al, Abu 1, 15:17:47, CEST 2005


WORDPRESS-EU MARTXAN
--------------------

Kaixo guztioi:

Euskal WordPress zaleen txokoa martxan dago eta parte hartzera gonbidatzen
zaituztet: http://www.librezale.org/wordpress-eu/

Webgunea bera wordpress erabiliz sortuta dago eta helburua wordpress
erabiltzen dugun eta erabili nahi dugun euskaldunon artean programa honi
buruz hitzegiteko eta elkar laguntzeko txoko bat edukitzea da. Oraindik
eduki askorik ez badago ere, Worpress euskaraz nola instalatu azaltzen
duen dokumentu bat badago. Gutxi-gutxika webloga informazioz ornitzen
joango gara, ondoko atalak edo gaiak aurreikusi ditugularik:

- Laguntza testuak: wordpress-ekin lan egiterakoan, erabiltzaileok ohiko
zalantzak izaten ditugu. Beti azalpen berdinak (edo antzekoak) ez emateko,
Laguntza testuak idaztea orokorrak idaztea da honena. Horrela, wordpress
instalatzeko, wordpress eleanitza bihurtzeko, theme bat instalatzeko, eta
abar erreferentzia leku bat dugu.

- Galderak eta erantzunak: wordpress zaleoi sortzen zaizkigun zalantzak,
errakuntzak, arazoak eta abarrak jartzeko lekua, besteok argitzen saiatuko
garenak.

- Itzulpenak: wordpress bera edo existitzen diren plugin eta themeak
euskaratzeari buruz hitzegiteko. Baita dagoeneko euskaratuta dagoenaren
gainean zuzenketak eta hobekuntzak proposatzeko.

- Albisteak: wordpress-en inguruan jasotako albisteak, plugin theme eta
estilo berriak, tresnak eta abar.

- Segurtasuna: segurtasun arazoei buruzko albisteak, gutxi badira ere
garrantzitsuak bait dira eta atal berezia merezi dute. Spam-a
kontrolatzeko bidalketak ere hemen jarri genitzake.

- Wordpress-eu: weblog hau erabiltzen duen komunitateari buruzko
bidalketak, weblogari berari buruzko proposamenak, ideiak eta abar.

Wordpress webgunean gure hizkuntzak bere txokoa ere egin du eta leku pare
baten aipatzen da:
http://codex.wordpress.org/WordPress_in_Your_Language#Basque
http://codex.wordpress.org/Installing_WordPress#Installation_Instructions_in_Other_Languages

Programa honek gure artean zaletu gehiago izan ala, komunitatea handitzea
espero dugu eta bertan botatako galderak eta emandako erantzunak
denontzako erabilgarriak izatea espero dugu. Interesa duzuen guztion
laguntza eskatzen dugu horrela izan dadin.

Ideia edo galderaren bat izanez gero, erregistratu zaitez weblogean eta
idatz ezazu lasai nahi duzuna.

Eskerrik asko eta ondo segi.

--------------------

Oharra: albiste hau egokia deritzozun lekuetan zabaltzeko laguntza
eskatzen dizut, webgunea ahalik eta jende gehienak ezagutu dezan. Eskerrik
asko berriz ere :-)





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago