[Librezale] WordPress-Eu martxan

pi pi
Al, Abu 1, 16:06:26, CEST 2005


Zorte on opa dizuet zuen abentura berriarekin. Horretaz gain gune librezalen integratu beharko zen, foroan berri emateaz gain beintzat proiektuak orrian sarrera txikiren bat eta ezkerrreko menuan esteka ipini beharko ziren.

ala...


Txopi-(e)k esan zuen:
> WORDPRESS-EU MARTXAN
> --------------------
> 
> Kaixo guztioi:
> 
> Euskal WordPress zaleen txokoa martxan dago eta parte hartzera gonbidatzen
> zaituztet: http://www.librezale.org/wordpress-eu/
> 
> Webgunea bera wordpress erabiliz sortuta dago eta helburua wordpress
> erabiltzen dugun eta erabili nahi dugun euskaldunon artean programa honi
> buruz hitzegiteko eta elkar laguntzeko txoko bat edukitzea da. Oraindik
> eduki askorik ez badago ere, Worpress euskaraz nola instalatu azaltzen
> duen dokumentu bat badago. Gutxi-gutxika webloga informazioz ornitzen
> joango gara, ondoko atalak edo gaiak aurreikusi ditugularik:
> 
> - Laguntza testuak: wordpress-ekin lan egiterakoan, erabiltzaileok ohiko
> zalantzak izaten ditugu. Beti azalpen berdinak (edo antzekoak) ez emateko,
> Laguntza testuak idaztea orokorrak idaztea da honena. Horrela, wordpress
> instalatzeko, wordpress eleanitza bihurtzeko, theme bat instalatzeko, eta
> abar erreferentzia leku bat dugu.
> 
> - Galderak eta erantzunak: wordpress zaleoi sortzen zaizkigun zalantzak,
> errakuntzak, arazoak eta abarrak jartzeko lekua, besteok argitzen saiatuko
> garenak.
> 
> - Itzulpenak: wordpress bera edo existitzen diren plugin eta themeak
> euskaratzeari buruz hitzegiteko. Baita dagoeneko euskaratuta dagoenaren
> gainean zuzenketak eta hobekuntzak proposatzeko.
> 
> - Albisteak: wordpress-en inguruan jasotako albisteak, plugin theme eta
> estilo berriak, tresnak eta abar.
> 
> - Segurtasuna: segurtasun arazoei buruzko albisteak, gutxi badira ere
> garrantzitsuak bait dira eta atal berezia merezi dute. Spam-a
> kontrolatzeko bidalketak ere hemen jarri genitzake.
> 
> - Wordpress-eu: weblog hau erabiltzen duen komunitateari buruzko
> bidalketak, weblogari berari buruzko proposamenak, ideiak eta abar.
> 
> Wordpress webgunean gure hizkuntzak bere txokoa ere egin du eta leku pare
> baten aipatzen da:
> http://codex.wordpress.org/WordPress_in_Your_Language#Basque
> http://codex.wordpress.org/Installing_WordPress#Installation_Instructions_in_Other_Languages
> 
> Programa honek gure artean zaletu gehiago izan ala, komunitatea handitzea
> espero dugu eta bertan botatako galderak eta emandako erantzunak
> denontzako erabilgarriak izatea espero dugu. Interesa duzuen guztion
> laguntza eskatzen dugu horrela izan dadin.
> 
> Ideia edo galderaren bat izanez gero, erregistratu zaitez weblogean eta
> idatz ezazu lasai nahi duzuna.
> 
> Eskerrik asko eta ondo segi.
> 
> --------------------
> 
> Oharra: albiste hau egokia deritzozun lekuetan zabaltzeko laguntza
> eskatzen dizut, webgunea ahalik eta jende gehienak ezagutu dezan. Eskerrik
> asko berriz ere :-)
> 
> 
> 

> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org


-- 



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago