[Librezale] Lekeitioko hitzaldia dela eta

Txopi txopi
Ost, Ira 29, 19:06:08, CEST 2004


juan irigoien-(e)k idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Aurreko hitzaldia egin zenean, helburu orokor samarra
> izan genuen: Software librea erakustearena, besterik
> ez.
> Oraingoan, hizkuntzagaz lotuagoa dagoen zeozer egin
> nahi genuke: adibidez Dooteok eta Marcosek Euskal
> Encounterrean egin zutenaren antzekoa: Gnome eta
> KDEren aurkezpen bat, hain zuzen ere (Dooteoren
> berririk ez daukat oraindik. Snif). Beste edozein
> aportazio oso ondo etorria izango da, jakina.
>
> Ez dakit ondo azaldu dudan tailertxoaren kontua. Asmoa
> zera litzateke: hitzaldiaren ostean, bi-hiru ostiralez
> edo itzulpen tailertxo bat antolatzea (KDEri buruz
> egin beharko nuke, horixe baita pixkatxo bat
> kontrolatzen dudana -eta ez asko-) Hemen ere,
> ikuspegia zabalduko ligukeen aportaziorik balego, ondo
> etorria.
>
> Horren onforen, herrian baten bat animatuko balitz,
> hilean behin, edo, bildu egingo ginateke geure
> arazoak, zalantzak e.a. elkarrekin hitzegiteko.
>
> Ondo ibili
>
> Juanillo
>

Ados, orain argiago ikusten dut. Eskerrik asko azalpenengatik. Parte
hartuko duten hizlariak ikusita eta nik ezer berririk ezin esan go dudala
ikusita, entzule bezala joanda konformatzen naiz :)

Bukaeran posta zerrendan nortzuk apuntatu nahi duten galdetu daiteke, eta
izenak hartu. Hilean behin batzeko kontua eta abar nik irekita utziko
nuke, eta zerrendan sartzen direnen artean erabakitzea... autokudeaketa
txo! :D

Posta zerrendarena ideia bat besterik ez zen. Agian software librea
erabiltzen ikasten daudenen euskaldunen beste zerrendaren batetan sartu
daiteke jendea eta indarrak batu...

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi a bildua sindominio.net



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago