[Librezale] Lekeitioko hitzaldia dela eta

juan irigoien juanirigoien
Ost, Ira 29, 00:28:25, CEST 2004


Kaixo:

Aurreko hitzaldia egin zenean, helburu orokor samarra
izan genuen: Software librea erakustearena, besterik
ez.
Oraingoan, hizkuntzagaz lotuagoa dagoen zeozer egin
nahi genuke: adibidez Dooteok eta Marcosek Euskal
Encounterrean egin zutenaren antzekoa: Gnome eta
KDEren aurkezpen bat, hain zuzen ere (Dooteoren
berririk ez daukat oraindik. Snif). Beste edozein
aportazio oso ondo etorria izango da, jakina.

Ez dakit ondo azaldu dudan tailertxoaren kontua. Asmoa
zera litzateke: hitzaldiaren ostean, bi-hiru ostiralez
edo itzulpen tailertxo bat antolatzea (KDEri buruz
egin beharko nuke, horixe baita pixkatxo bat
kontrolatzen dudana -eta ez asko-) Hemen ere,
ikuspegia zabalduko ligukeen aportaziorik balego, ondo
etorria.

Horren onforen, herrian baten bat animatuko balitz,
hilean behin, edo, bildu egingo ginateke geure
arazoak, zalantzak e.a. elkarrekin hitzegiteko.

Ondo ibili

Juanillo

 


		
______________________________________________
Renovamos el Correo Yahoo!: ˇ100 MB GRATIS!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago