[Librezale] Lekeitioko hitzaldia dela eta
Txopi
txopi
Al, Ira 27, 17:54:30, CEST 2004
Aupa:
Ni ere oporretan egon naiz eta orain arte ez ditut mezu hauek irakurri.
Irakurri ondoren gauza bat ez zait argi geratu: zein da hitzaldi honen eta
aurrekoaren arteko desberdintasuna? ala ez dago? software librearen izaera
eta euskararentzako egokitasuna azaldu ondoren KDEko tailertxo bat egingo
dela?
Agian nik ere joateko aukera izango nuke. Nire agenda begiratu behar dut
:) Baina zertan lagundu nezaken ere ez daukat hain argi...
Juanillo, badakit ideia hau baztertu zenutela baina Lekeition GNU/Linux
taldetxo bat sortzea ez duzue posible ikusten? Nik freebsd eta linux
erabiltzaile batzuk ezagutzen ditut eta denok kontaktuan egoteko posta
zerrenda bat behintzat sortzea ez zen txarra izango... Talde ofizial bat
sortzea gehiegizkoa dela baderitzozue ulertzen dut, baina hitzaldia(k)
bukatu ondoren jendeak benetan bere kabuz software librea erabiltzen
hastea nahi baduzue, lekeitiarrak kontaktuan egoteko tresna bat sortzea
egokia ikusten dut. Zer uste duzu? Zer uste duzue?
--
Agur 1,
Txopi.
JabberID: txopi a bildua sindominio.net
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago