[Librezale] Lekeitioko hitzaldia dela eta

juan irigoien juanirigoien
Ast, Ira 23, 12:03:00, CEST 2004


Kaixo neska-mutilak:

Lekeitioko Kultur-Etxean software librea eta euskarari
buruz egin nahi dugun hitzaldia azaroaren 5era pasatu
dugu, ostirala, denontzako data hobea izango delakoan
edo. Marcosek dagoeneko esan dit etortzeko asmoa
duela. Dooteoren berririk ez dut izan (berriz ere
bidaliko diot mezua). Nor dago librezalen zerbait
kontatzera etortzeko gogoz? 
Kontuan izan ez dugula goi-mailako hizketaldirik nahi:
ikus-entzuleak ez ikaratzearren, uste dugu hobe dela
demostrazioren bat, errez ulertzeko hitzaldiren bat,
euskarak software librearen duen behar izana, edo
bururatzen zaizuen antzeko edozer. Jendeak ez du
Linux-GNUri buruzko idea handirik (gehienek txikirik
ere ez), eta are gutziago euskarazko softwarerik
dagoenik (ez libre, ezta jabeduna ere ez). Neure ustez
helburua software librea eta euskalduna badagoela
jakinaraztea izango litzateke.

Zer deritzozue?

Juanillo 


		
______________________________________________
Renovamos el Correo Yahoo!: ˇ100 MB GRATIS!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago