[Librezale] [Fwd: Software librearen euskaraketari buruzko hitzalditxoa Lekeition?]
Osoitz Elkorobarrutia
osoitz
As, Ira 14, 09:38:03, CEST 2004
Aupa,
Beno, nik ez dut inoiz arazorik izan hitzaldiak emateko, baina azken
boladan ez dut gauza handirik egin, eta agian Pik gauza askoz
interesgarriagoak lituzke esateko. Zer diozu Pi?
Osoitz
-------- Jatorrizko mezua --------
Gaia: Software librearen euskaraketari buruzko hitzalditxoa Lekeition?
Data: Mon, 13 Sep 2004 22:42:18 +0200
Nork: juanirigoien a bildua irakasle.net
Nori: dooteo a bildua euskalgnu.org, marcos a bildua euskalgnu.org
CC: osoitz a bildua zuhar.net
Kaixo Marcos, Dooteo eta Osoitz:
... joan zen uda, eta negua heldu da.
Berriz gaude martxan. Azken ideia, berton, Lekeition, software librearen
euskaraketari buruzko hitzalditxo bat antolatzea izan da. Gure asmoa
datorren urriaren azken ostiralean (urriaren 29a dela uste dut), edo
hurrengoan (azaroaren 5ean) egitekoa litzateke (galdetzeko dago ea
Kultur Etxeko aretoa libre dagoen).
Mezua zuei zuzentzearen arrazoia zera da: zuek-zeuek zarete horretan ari
diren pertsona ezagunen(etariko)ak. Dena dela, beste norbait ezagutuko
bazenute gai honekin entzulegoa entretenituta eukitzeko gai dena, eta
prest legokeena... ba bera ere zakura!
Zer moduz ikusten duzue? Posible duzue parte hartzea? Idearik?
Ondo ibili
Juanillo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago