[Librezale] Creative Commons euskaraz

Txopi txopi
Ost, Urr 20, 18:38:19, CEST 2004


Aupa danori:

Jakingo duzuenez Creative Commonseko lizentziak gaztelaniara eta
katalanera itzuliak izan dira. Aurkezpena urriaren 1ean egin zen
Bartzelonako Unibertsitatean. Orain orri honetan ikus daitekeenez,
lizentziak hizkuntza bi horietan erabili daitezke:

http://creativecommons.org/license/

Euskarazko itzulpen bat egitea oso aproposa izango litzateke, baina ez
dakit guk horrelako testu legal bat euskaratzeko behar den ezagutza
badaukagu. Kontua da copylefta bultzatzeko euskal posta zerrendan
(copyleft-eu) ekimen hori gauzatzeko gogoak daudela eta agian guk
elkarlana proposatu diezaiekegu... Ez dakit, gai hau inori interesatzen
zaio?

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi a bildua sindominio.net




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago