[Librezale] Legea eta askatasuna
Txopi
txopi
Ost, Urr 20, 18:00:51, CEST 2004
^pi^-(e)k idatzi zuen:
> Ibon Igartua-(e)k esan zuen:
>> Your Name wrote:
>> >Kaixo:
>> >
>> >Nik pertsonalki ez nituzke onartuko. Gainera, zuk jarri duzun eredua
>> >kontutan hartuta (Windowsa deskargatu)... ez dakit Librezalen bereziki
>> >zentzua duen mezu hori agertzeak.
>>
>>
>> librezale foroa ... moderatua ?
>>
>> nik pertsonalki ez nuke moderatuko, zerbait ilegala agertzen ez den
>> bitartean ... galdetzea ez dago legez kanpo !!
>>
>
> Ni Ibonekin negok, legezkanpoko ezer idatzen ez den bitartean ez nuke
> moderaziorik nahi...
Foroa moderatu? Ez mesedez.
Nire ustez erantzunik onena Librezaleren izenean testu bat adostea izango
litzateke, eta gero gai horiek agertzen diren lekuetan argitaratu jendeak
foroa horretarako ez dela jakin dezan. Kasurik egingo ez balute,
pentsatuko genuke orduan hurrengo urratsa.
Indymedia Euskal Herriko webgunean antzeko zerbait egin izan behar genuen
behin, jendeak interneteko aldizkariak irakurri ahal izateko pasahitzak
jartzen hasi zelako. Webgunea horretarako ez zela esan ondoren jendea
beste gai batzukin jarraitu zuen.
Testu horren lehen proposamena botako dut orain:
"Librezalek eskainitako foroak, foro bakoitzaren deskribapenean azaltzen
diren gaiak jorratzeko dira eta inoiz ez legezkanpoko ekintzei edo
jokabideei buruz hitzegiteko. Errespetatu dezagun mesedez erabaki hau eta
kontu gehiago izan dezagun hemen argitaratutakoekin. Horrela arazo legalak
sahiestuko ditugu eta ez dugu foroen etorkizuna arriskuan jarriko.
Eskerrik asko. Librezale."
Aldatu nahi duzuena :)
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago