[Librezale] A-n-t-e-n-a-k Jardunaldietako asanblada
^pi^
pi
As, Aza 16, 12:03:20, CET 2004
Osoitz Elkorobarrutia-(e)k esan zuen:
> Beno,
>
> Asanbladari buruz nire iritzia labur labur, Librezaleren helburua
> Euskara bultzatzea dela kontutan hartuz.
>
> Bertatik atera daitzeken batzuk asko interesatzen zaizkigula uste dut,
> adibidez, jada aipatu ziren hoien artean, Creative Commons Euskaraz
> proiektua, naiz eta hau informatikaren eremutik askoz haratago joan ezin
> da ukatu Copyleft mugimendua eta soft librearen arteko lotura
> historikoa, eta bertan ere soft librearen inguruan gabiltzan taldeak
> gara hau bultzatzeko egoera egokienean gaudenak, jada jakintzaren
> jabetzaren inguruko diskurtso kritikoa egin dugulako. Euskararentzat
> lizentzia hauek Euskaraz izatea estrategikoa iruditzen zait eta beraz
> badu hatzamar moral bat guri seinalatzen.
Ez zakiat guri zuzenean baina Euskarak lizentzi horiek behar ditu.
>
> Beste batzuk interesgarriak zaizkigu gure helburuak zuzenean betetzen ez
> badituzte ere hauek betetzeko lagungarriak direlako, adibidez, soft
> librearen promozioa, naiz eta gure lehentasuna ez izan, gure lan guztia
> soft librearekin egiten dugulako!
>
> Zentzu honetan, batzarrean aipatu ez zen beste gai bat bururatu zait
> azken egunotan, guk ateratzen ditugun paketeak, X-evian bera, Txipiren
> hiztegi scripta eta
Zein script ?honetaz ez zakiat ezer...
> bertan egon ginen taldeek sortzen dugun soft guzti
> hori biltzeko eta garatzaile komunitatea sortzeari begira ere positiboa
> iruditzen zait "Sourceforge" antzeko ideiaren bat, egia da EuskalGNUk
> bota zuela aspaldi eskeintza bat bere zerbitzaria erabiltzeko, baina
> guztiontzat onargarria izateko elkarpuntu neutro bat izan beharko
> litzateke, ez diru etekina ateratzen duen elkarte batena.
Ba nik ez diat batere argi hori benetan beharrezkoa den... Ez dut X-evianez aparte beste proiektu handirik ezagutzen, bai mozilla, debian, kde, gnome proiektu orokorren azpiproiektuak dira eta proiektu nagusietan egon behar dira fitxategiak nire ustetan...
>
> Marrapunturen inguruan niri ez zait askorik gustatzen webgune diglosiko
> baten ideia, gure helburuen porrota litzateke, baina teknologia inguruko
> berrien "Marrapuntu" Euskaldun bat eta "Euskal Herriko Bulba" delako
> baten arteko erlazio erreza litzateke "Marrapuntu"k argitaratutako
> guztia Sindikatu litzatekelako "EHko Bulma" horretara. Ez dakit azaldu
> naizen...
Hor gertatzen dena nire ustetan bulma eta barrapunto (edo slashdot egia esan nik hau nahigo) bi gauza ezberdin dira, bata software libreaz guztiz eta bestea teknologiaz...
Hor zer egin nahi den argi eduki beharko litzateke... Baina agian gai hau bai da posta zerrenda berria sortzerakoan han eztabaidatzekoa, eta honetaz hitzegiten posta zerrenda horren hizkuntza ?
>
> Hala ere ezin ahaztu guk baditugula epe laburrera helburu estrategiko
> propio batzuk, adibidez Firefoz eta Thunderbird (Ez dakizue zein errudun
> sentitu arazi zidan mundu guztiak galdezka, eta zenbat gorrotatu nuen
> Mozilla Translator)
Hau bai da grabea Firefox kalean dago jadanik eta nk beintzat ez dakit nola egin behar den muntaia.
Itzulpena CVS sistemara erdi-pasatzea lortu nuelakoan nago baina gero ez dut lortzen FF konpilatzerik...
Baina arazoa oraindik handiagoa da. Norbait CVS-aren arduradun bezala ipini beharko zen, baimenak eskatu eta hori dena, gero horretaz gain Mozilla, firefox eta thunderbird ezin dituk pertsona berdinak mantendu (edo nik beintzat ez dut astirik hiruak mantentzeko), ni denbora batetan mozilla "suitea" mantentzeko eskeintzen nahiz baina norbaitek CVS-a kudeatzeko eskaria egiten badu.
> lanera buelatu behar naizelako.
Jefea ez aberastu eh ? ;)
ala...
--
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago