[Librezale] A-n-t-e-n-a-k Jardunaldietako asanblada

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
As, Aza 16, 11:16:31, CET 2004


Beno,

Asanbladari buruz nire iritzia labur labur, Librezaleren helburua 
Euskara bultzatzea dela kontutan hartuz.

Bertatik atera daitzeken batzuk asko interesatzen zaizkigula uste dut, 
adibidez, jada aipatu ziren hoien artean, Creative Commons Euskaraz 
proiektua, naiz eta hau informatikaren eremutik askoz haratago joan ezin 
da ukatu Copyleft mugimendua eta soft librearen arteko lotura 
historikoa, eta bertan ere soft librearen inguruan gabiltzan taldeak 
gara hau bultzatzeko egoera egokienean gaudenak, jada jakintzaren 
jabetzaren inguruko diskurtso kritikoa egin dugulako. Euskararentzat 
lizentzia hauek Euskaraz izatea estrategikoa iruditzen zait eta beraz 
badu hatzamar moral bat guri seinalatzen.

Beste batzuk interesgarriak zaizkigu gure helburuak zuzenean betetzen ez 
badituzte ere hauek betetzeko lagungarriak direlako, adibidez, soft 
librearen promozioa, naiz eta gure lehentasuna ez izan, gure lan guztia 
soft librearekin egiten dugulako!

Zentzu honetan, batzarrean aipatu ez zen beste gai bat bururatu zait 
azken egunotan, guk ateratzen ditugun paketeak, X-evian bera, Txipiren 
hiztegi scripta eta bertan egon ginen taldeek sortzen dugun soft guzti 
hori biltzeko eta garatzaile komunitatea sortzeari begira ere positiboa 
iruditzen zait "Sourceforge" antzeko ideiaren bat, egia da EuskalGNUk 
bota zuela aspaldi eskeintza bat bere zerbitzaria erabiltzeko, baina 
guztiontzat onargarria izateko elkarpuntu neutro bat izan beharko 
litzateke, ez diru etekina ateratzen duen elkarte batena.

Marrapunturen inguruan niri ez zait askorik gustatzen webgune diglosiko 
baten ideia, gure helburuen porrota litzateke, baina teknologia inguruko 
berrien "Marrapuntu" Euskaldun bat eta "Euskal Herriko Bulba" delako 
baten arteko erlazio erreza litzateke "Marrapuntu"k argitaratutako 
guztia Sindikatu litzatekelako "EHko Bulma" horretara. Ez dakit azaldu 
naizen...

Hala ere ezin ahaztu guk baditugula epe laburrera helburu estrategiko 
propio batzuk, adibidez Firefoz eta Thunderbird (Ez dakizue zein errudun 
sentitu arazi zidan mundu guztiak galdezka, eta zenbat gorrotatu nuen 
Mozilla Translator)

Beno, ea behingo posta zerrenda hori sortzen den.

Eta ezin gehiago sakondu, lanera buelatu behar naizelako.

Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago