[Librezale] A-n-t-e-n-a-k Jardunaldietako asanblada

Txopi txopi
As, Aza 16, 12:26:02, CET 2004


Osoitz Elkorobarrutia-(e)k idatzi zuen:
> Beno,
>
> Asanbladari buruz nire iritzia labur labur, Librezaleren helburua
> Euskara bultzatzea dela kontutan hartuz.
>
> Bertatik atera daitzeken batzuk asko interesatzen zaizkigula uste dut,
> adibidez, jada aipatu ziren hoien artean, Creative Commons Euskaraz
> proiektua, naiz eta hau informatikaren eremutik askoz haratago joan ezin
> da ukatu Copyleft mugimendua eta soft librearen arteko lotura
> historikoa, eta bertan ere soft librearen inguruan gabiltzan taldeak
> gara hau bultzatzeko egoera egokienean gaudenak, jada jakintzaren
> jabetzaren inguruko diskurtso kritikoa egin dugulako. Euskararentzat
> lizentzia hauek Euskaraz izatea estrategikoa iruditzen zait eta beraz
> badu hatzamar moral bat guri seinalatzen.
>
> Beste batzuk interesgarriak zaizkigu gure helburuak zuzenean betetzen ez
> badituzte ere hauek betetzeko lagungarriak direlako, adibidez, soft
> librearen promozioa, naiz eta gure lehentasuna ez izan, gure lan guztia
> soft librearekin egiten dugulako!
>
> Zentzu honetan, batzarrean aipatu ez zen beste gai bat bururatu zait
> azken egunotan, guk ateratzen ditugun paketeak, X-evian bera, Txipiren
> hiztegi scripta eta bertan egon ginen taldeek sortzen dugun soft guzti
> hori biltzeko eta garatzaile komunitatea sortzeari begira ere positiboa
> iruditzen zait "Sourceforge" antzeko ideiaren bat, egia da EuskalGNUk
> bota zuela aspaldi eskeintza bat bere zerbitzaria erabiltzeko, baina
> guztiontzat onargarria izateko elkarpuntu neutro bat izan beharko
> litzateke, ez diru etekina ateratzen duen elkarte batena.

Ados nago. Gainera, asanbladan izan zen batek berak sortutako aplikazioren
bat edo EuskalGNUkoei eskaini ziela esan zidan eta beraiek kasurik ez
ziotela egin. Hori aspaldi izango zela suposatzen dut. Euskal Sourceforge
baten ideia buruan bueltaka denok daukagula uste dut, baina dena batera
ezin da egin eta proiektuak banan-banan bultzatu behar ditugula uste dut.

Hasteko, Firefox 1.0 euskaratu eta gero CC lizentzien euskaraketan lagundu
edo beste proiekturen batetan lagundu.

Ideiez eta proiektuz betetako mezu hauek idazten hari naizenez,
Hey_neken-ek eta Osoitzek ondo dakizuen bezala, Sindominio/Riseup/Espora
ekimenen antzeko baten atzetik gabiltza aspalditik. Mundurat proiektua
horren hazia izango litzateke, eta euskara hutsean egingo genuke lan...
Baina noski, hori buruan bueltaka dugun beste proiektu bat besterik ez da
eta indar/denbora kopuru egokia bildu arte ezin honekin hasi...

>
> Marrapunturen inguruan niri ez zait askorik gustatzen webgune diglosiko
> baten ideia, gure helburuen porrota litzateke, baina teknologia inguruko
> berrien "Marrapuntu" Euskaldun bat eta "Euskal Herriko Bulba" delako
> baten arteko erlazio erreza litzateke "Marrapuntu"k argitaratutako
> guztia Sindikatu litzatekelako "EHko Bulma" horretara. Ez dakit azaldu
> naizen...

Honekin guztiz ados nago. Euskara hutsean ibiliko zen Marrapuntu bat nuen
nik ere buruan, baina asanbladan gauzak pizkat nahaztu zirela uste dut.
Beno, berdin da, ASKE posta zerrendan gaudenez hematen diren pausuak
jarraitu ahal izango dugu eta behar izanez gero gure ikuspuntua heman.

>
> Hala ere ezin ahaztu guk baditugula epe laburrera helburu estrategiko
> propio batzuk, adibidez Firefoz eta Thunderbird (Ez dakizue zein errudun
> sentitu arazi zidan mundu guztiak galdezka, eta zenbat gorrotatu nuen
> Mozilla Translator)

Ba sentitzen dut Osoitz :/ Inork ez du uste zu ezeren errudun zarenik, lan
boluntarioan ohinarritutako proiektu hauek kaotikoak dira oso eta hori
ulertu eta onartu egin beharra dago. Behin hori egin ondoren, atzerapen
hau guztiz ulergarria da! Norbaitek ulertzen ez badu, bere arazoa...

>
> Beno, ea behingo posta zerrenda hori sortzen den.
>
> Eta ezin gehiago sakondu, lanera buelatu behar naizelako.
>
> Osoitz
>

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi a bildua sindominio.net




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago