[Librezale] A-n-t-e-n-a-k Jardunaldietako asanblada
xabier urraka
rakentz
Al, Aza 15, 20:27:52, CET 2004
Txopi(e)k dio:
>^pi^-(e)k idatzi zuen:
>
>
>>Bueno nik kasi nahiagoko nuke egon zaretenon iritzia jakin, batezere giro
>>eta gauzak aurrera eramateko posibilitateaz (errealaz).
>>
>>baina norbait hasi behar dek eta...
>>Txopi-(e)k esan zuen:
>>
>>
>>>Osoitz Elkorobarrutia-(e)k idatzi zuen:
>>>
>>>
>>>>Aupa jende,
>>>>
>>>>Dakizuenez atzo Bilbon "Teknologia berriak eta gizarte-mugimenduak"
>>>>jardunaldietan barne, Euskal Herriko hainbat taldeek asanblada bat
>>>>ospatu genuen, bertan Librezaleren izenean Txopi, Rakentz eta hirurok
>>>>izan ginen. Nik ahazten dudana zuek betetzea espero dut :-)
>>>>
>>>>Asanblada hau, Metabolikek deituta, antzeko helburuak ditugun taldeen
>>>>artean lantaldean aritzeko asmoarekin egin zen, eta jada aurrerapausu
>>>>batzuk eman ziren.
>>>>
>>>>
>>Zein aurrerapausu eman ziren ?
>>
>>
>
>Osoitz "aske" posta zerrenda sortzea erabitzeaz ari zela uste dut. Baita
>Bilboko Euskaldunan WSIS jardunaldien aurka kontr-jardunaldi batzuk
>egitea, Euskal Herrian software librea bultzatzeko elkarlankidetza
>bultzatzea, horretarako webgune bat egitea interea duten talde guztien
>artean (batera baina talde bakoitzaren desberdintasunak errespetatuz, eta
>abar.)
>
>
>
Egia esan ez zen ezer zeaztu posta zerrenda sortzeaz aparte. Baina
asistentzia ikusita eta zenbait gauzetan egon zen adostasuna ikusita,
gure artean koordinatzea lortzeko posta zerrenda sortzea aurrerapausu
galanta izan daitekeela uste det, denon gauza izango den posta zerrenda
horren dinamika ikusi behar orain.
Txopik aipatzen dituenaz aparte copyleft jardunaldiak ere aipatuko nituen.
Portzierto Copyleft lizentziarekin (CC) ateratako Euskal-Jai ustearen
bideoa erosteko aukera izan zen (5E) eta benetan ondo egina dagoela
iruditzen zait, naiz eta azkar egindako zerbait den aipatzen duten, asko
gustatu zait.
Euskeraren tratamentua ere oso ondo dago. Ez dute dena itzultzen leku
berean, adibidez azalean aipatzen duten zerbait guztiz gazteleraz dago,
baina dvd-a hastean berdina esaten dute euskera soilean eta
lizentziarekin alderantziz, azalean euskeraz eta dvd-a hastean
gazteleraz. Errepikakorra ez izatea lortzen dute, benetan interesgarria.
>Bileraren akta bat gorde zen baina nahiko laburra da. Hala ere, posta
>zerrenda sortu eta batera asanblada aurretik bidali nituen mezuen antzeko
>bat bidaliko dut informazio guztiarekin.
>
>
>
>>>>Gai nagusiak hauek izan ziren:
>>>>
>>>>- Soft Librearen promozioa.
>>>>- Jakintzaren sozializazioa.
>>>>- Sistema eragilea euskaraz
>>>>- Copyleft-eu
>>>>- Money4Them
>>>>- Marrapuntu
>>>>
>>>>Laburbilduz bertan hitzegindakoa kometatzen dizuet gure artean
>>>>eztabaidatzeko.
>>>>
>>>>Posta Zerrenda bat sortuko da gai guzti hauetan sakontzeko, bertan
>>>>
>>>>
>>>talde
>>>
>>>
>>>>bakoitzeko pertsona bat gutxienez apuntzeko konpromisoa hartu genuen,
>>>>bain nahibeste taldekide apuntatzea egokia zela.
>>>>
>>>>
>>sortzean helbidean berri eman hemen ere ;)
>>
>>
>
>Sin falta!
>
>
>
>>>>Soft librearen promoziorako atera ziren ideien artean, Metabolikek
>>>>X-evian talde gehiagok bere agendan sartzea proposatu zuen, eta ez
>>>>hainbat ahalegin ezberdin egitea.
>>>>
>>>>
>>>>
>>Hori halaxe izan behar da eta erabaki zuzena delakoan negok.
>>
>>
>>
>>>>Normalean han hemenka egiten diren hitzaldiak orokorrean motz geratzen
>>>>direla komentatu zen, delako eta beraz interesa piztu bai, baina
>>>>
>>>>
>>>jendea
>>>
>>>
>>>>ekintzara gutxitan eramaten dutela.
>>>>
>>>>
>>Guztiz ados
>>
>>
>>
>>>>Hurrengo puntuarekin lotuz ikastaroak ematea tresna eraginkorragoa
>>>>
>>>>
>>>dela
>>>
>>>
>>>>aipatu zen, naiz eta hankamotz gera daitekela aipatu, ikasleak
>>>>
>>>>
>>>jakintza
>>>
>>>
>>>>hau "eurentzako gorde"tzen dutelako askotan birusa zabaltzen jarraitu
>>>>beharrean.
>>>>
>>>>
>>Horregatik bai hitzaldi bat edo ikastaro bat emateakoan ahal den
>>dokumentazio hoberena egiten saiatu behar da eta noski gero hori nombait
>>ipini eta horretaz berri ematen askotan norbaiten ftp edo web zerbitzarian
>>geratzen bait dira eta gero inork ez daki han dauddenik.
>>
>>
>>
>>
>>>>Gara CDa aipatu zen ere.
>>>>
>>>>
>>Zer aipatu zen CD famosoaz
>>
>>
>
>Nik CDa egiteko asmoa genuela esan nuen eta Librezale eta EuskalGNU
>taldeen artean prestatu egin genuela baina azkenean ez genuela proyektua
>burutu. Besterik ez. Bertan zegoen jendeak software librea sustatzeko
>gogoak zituenez eta euskarazko sistema eragile librearen kontuaz asko
>hitzegin zenez, kontu hau aipatu egin nuen etorkizunean egin daitekeen
>ekintza bezala.
>
>
Katalan batek aipatu zuen, beraiek egunkari batekin banatu zutela SLa
katalanez eta Txopik erantzun zion saiakera bat egin zela eta
etorkizunean egin beharreko zerbait izan daitekeela.
>
>
>>>>Sistema eragilea euskaraz tratatu zenerako EuskalGNUko Dooteo joanda
>>>>zegoen jada, beraz nahiko hankamotz geratu zen gaia eurek asko esateko
>>>>bait dute honetan. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako hainbat proiektu
>>>>aipatu ziren, baina gauzak modu bertikalean egitearen arriskua aipatu
>>>>zen ere. X-Evian aipatu zen berriro tresna horizontal eta elkarpuntu
>>>>posible gisa.
>>>>
>>>>
>>Nik dakidanez EJ-EuskalGNU Debian-progeny itzultzen ari dira, honetaz nire
>>eritzia argi dago, ez da ona soft librearentzat ez euskararentzat
>>itzulpena gobernuaren diruaren menpe egotea, ez da komunitatea sortzen, ez
>>da GNU ideala bultzatzen...
>>
>>Baina lan asko ateratzen ari da alde horretatik...
>>
>>
>
>Gutxi gora behera hori berori esan nuen nik ere asanbladan. Ez dakit nire
>irudimena izango zen baina jendea honekin ados zegoela somatu nuen.
>
>
>
>>Marrapuntu: zerbaitetan geratu al zen ?
>>
>>ala ...
>>
>>
>>
> <>
> Ba ez, aipatu egin zen eta aktan irakurriko duzun ideiaren bat edo beste
> bota zen, baina asko gehiago ez.
Nik uste gai honetan pixkat nahastu ginela denok. Neri behitzat ez
zitzaizkidan gauzak argi geratu eta ez dakit jendeak gure arteko
koordinatzeko gunea eta albisteak euskeraz publikatzeko gunea gauza
ezberdin bezela ikusi zuten ala ez. Ez dakit adibide bezela aipatu zen
bulmak gaztelera eta katalana nola uztartzen dituen, baina bi guneak
uztartzea posible bada oso ondo egongo zen.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: http://librezale.org/mailman/private/librezale_librezale.org/attachments/20041115/e9e63937/attachment.htm
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago