[Librezale] A-n-t-e-n-a-k Jardunaldietako asanblada

Txopi txopi
Iga, Aza 14, 23:47:23, CET 2004


Osoitz Elkorobarrutia-(e)k idatzi zuen:
> Aupa jende,
>
> Dakizuenez atzo Bilbon "Teknologia berriak eta gizarte-mugimenduak"
> jardunaldietan barne, Euskal Herriko hainbat taldeek asanblada bat
> ospatu genuen, bertan Librezaleren izenean Txopi, Rakentz eta hirurok
> izan ginen. Nik ahazten dudana zuek betetzea espero dut :-)
>
> Asanblada hau, Metabolikek deituta, antzeko helburuak ditugun taldeen
> artean lantaldean aritzeko asmoarekin egin zen, eta jada aurrerapausu
> batzuk eman ziren.
>
> Gai nagusiak hauek izan ziren:
>
> - Soft Librearen promozioa.
> - Jakintzaren sozializazioa.
> - Sistema eragilea euskaraz
> - Copyleft-eu
> - Money4Them
> - Marrapuntu
>
> Laburbilduz bertan hitzegindakoa kometatzen dizuet gure artean
> eztabaidatzeko.
>
> Posta Zerrenda bat sortuko da gai guzti hauetan sakontzeko, bertan talde
> bakoitzeko pertsona bat gutxienez apuntzeko konpromisoa hartu genuen,
> bain nahibeste taldekide apuntatzea egokia zela.
>
> Gauza batzuk hitzegin ziren jada, adostasun puntuak egonda ere nabaria
> zen han geundenak ezberdintasunak ere baditugula helburu eta medioetan.
>
> Soft librearen promoziorako atera ziren ideien artean, Metabolikek
> X-evian talde gehiagok bere agendan sartzea proposatu zuen, eta ez
> hainbat ahalegin ezberdin egitea.
>
> Normalean han hemenka egiten diren hitzaldiak orokorrean motz geratzen
> direla komentatu zen, delako eta beraz interesa piztu bai, baina jendea
> ekintzara gutxitan eramaten dutela.
>
> Hurrengo puntuarekin lotuz ikastaroak ematea tresna eraginkorragoa dela
> aipatu zen, naiz eta hankamotz gera daitekela aipatu, ikasleak jakintza
> hau "eurentzako gorde"tzen dutelako askotan birusa zabaltzen jarraitu
> beharrean.
>
> Zentzu honetan hitzaldi, ikastaro eta bestelako materilak amankomunean
> eta denon eskura errez jartzearen beharra ikusi zen ahalegin bikoizketak
> ekiditzeko.
>
> Elitismoaren arriskua ere aipatu zen eta Txipik "Soft librea
> Windowspean" ikastaroak defendatu zituen, baina mundu honen endogamia
> dela eta askotan oinarrizko ikastaro hauek erdi-hutsik geratzen direla,
> eta horri aurre egiteko formula bat bilatu behar dela.
>
> Gara CDa aipatu zen ere.
>
> Sistema eragilea euskaraz tratatu zenerako EuskalGNUko Dooteo joanda
> zegoen jada, beraz nahiko hankamotz geratu zen gaia eurek asko esateko
> bait dute honetan. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako hainbat proiektu
> aipatu ziren, baina gauzak modu bertikalean egitearen arriskua aipatu
> zen ere. X-Evian aipatu zen berriro tresna horizontal eta elkarpuntu
> posible gisa.
>
> Copyleft-eu. Euskal Herriko Copyleft mugimendu gaztea ekimen estrategiko
> gisa ulertzen zen, eta adostasun handia egon zen hau bultzatzearen alde
> eta soft librearen mugimenduan gabiltzanak mugimendu horren lokomotora
> izateko egoera egokian gaudela. Epe laburrera Creative Commons
> euskaratzearen urgentzia aipatu zen, eta bide horretan jada emandako
> pausuak aipatu ziren (lizentzietako bat badago itzulita eta itzulpenak
> gainbegiratzeko prest dagoen abokatu bat agertu da). Jardunaldi txiki
> batzuk egingo dira laster (Barkatu memoria, ez dakit data) eta beste
> handi batzuk Mone4them delakoarekin batera. Egileengan harrera ona duela
> eta endogamia gainditzeko hauengana zuzenean jotzearen alde egin nuen
> eta harrera ona izan zuen, jada egindako esperientziak etekin onak
> ekarri dutela.
>
> Money4Them. IT4All delakoa, teknologia makro-enpresa handien foro bat
> da, Bilbon egin zen jada Espaina mailakoa eta 2005ean Europa mailkoa
> egingo da. Hacklab mugimenduak horri aurre egingo dio Money4them
> kontraforoarekin. Ez zen gauza hndirik zehaztu, zerrendan eztabaidatuko
> da.
>
> Marrapuntu. Talde guztiak komunikatzeko ditugun tresnetaz gain tresna
> komun baten beharra ipatu zen, bereziki deialdien eta ikastaroen agenda
>   eta materialen biltegia. Bulmaren modeloa defendatu zen, berriak eta
> nolademontreak biltzen dituena eta katalana zein gaztelania nahazten
> dituena baina ez paraleloan.
>
> Oso laburpen laburtua da, beraz ziur gauzak ahaztu ditudala eta nire
> iritzia ez sartzen saiatu naiz, hori beranduago botako dut.
>
> Osoitz

Ba nigatik ondo. Laburpena da baina gauzak luze azaldu dituzu... nik
azaltzeko ditudan gogoak baino askoz gehiago :)

Orain eritziak...

-- 
Agur 1,
       Txopi.
       JabberID: txopi a bildua sindominio.net




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago