[Librezale] A-n-t-e-n-a-k Jardunaldietako asanblada

Osoitz Elkorobarrutia osoitz
Iga, Aza 14, 14:29:00, CET 2004


Aupa jende,

Dakizuenez atzo Bilbon "Teknologia berriak eta gizarte-mugimenduak" 
jardunaldietan barne, Euskal Herriko hainbat taldeek asanblada bat 
ospatu genuen, bertan Librezaleren izenean Txopi, Rakentz eta hirurok 
izan ginen. Nik ahazten dudana zuek betetzea espero dut :-)

Asanblada hau, Metabolikek deituta, antzeko helburuak ditugun taldeen 
artean lantaldean aritzeko asmoarekin egin zen, eta jada aurrerapausu 
batzuk eman ziren.

Gai nagusiak hauek izan ziren:

- Soft Librearen promozioa.
- Jakintzaren sozializazioa.
- Sistema eragilea euskaraz
- Copyleft-eu
- Money4Them
- Marrapuntu

Laburbilduz bertan hitzegindakoa kometatzen dizuet gure artean 
eztabaidatzeko.

Posta Zerrenda bat sortuko da gai guzti hauetan sakontzeko, bertan talde 
bakoitzeko pertsona bat gutxienez apuntzeko konpromisoa hartu genuen, 
bain nahibeste taldekide apuntatzea egokia zela.

Gauza batzuk hitzegin ziren jada, adostasun puntuak egonda ere nabaria 
zen han geundenak ezberdintasunak ere baditugula helburu eta medioetan.

Soft librearen promoziorako atera ziren ideien artean, Metabolikek 
X-evian talde gehiagok bere agendan sartzea proposatu zuen, eta ez 
hainbat ahalegin ezberdin egitea.

Normalean han hemenka egiten diren hitzaldiak orokorrean motz geratzen 
direla komentatu zen, delako eta beraz interesa piztu bai, baina jendea 
ekintzara gutxitan eramaten dutela.

Hurrengo puntuarekin lotuz ikastaroak ematea tresna eraginkorragoa dela 
aipatu zen, naiz eta hankamotz gera daitekela aipatu, ikasleak jakintza 
hau "eurentzako gorde"tzen dutelako askotan birusa zabaltzen jarraitu 
beharrean.

Zentzu honetan hitzaldi, ikastaro eta bestelako materilak amankomunean 
eta denon eskura errez jartzearen beharra ikusi zen ahalegin bikoizketak 
ekiditzeko.

Elitismoaren arriskua ere aipatu zen eta Txipik "Soft librea 
Windowspean" ikastaroak defendatu zituen, baina mundu honen endogamia 
dela eta askotan oinarrizko ikastaro hauek erdi-hutsik geratzen direla, 
eta horri aurre egiteko formula bat bilatu behar dela.

Gara CDa aipatu zen ere.

Sistema eragilea euskaraz tratatu zenerako EuskalGNUko Dooteo joanda 
zegoen jada, beraz nahiko hankamotz geratu zen gaia eurek asko esateko 
bait dute honetan. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako hainbat proiektu 
aipatu ziren, baina gauzak modu bertikalean egitearen arriskua aipatu 
zen ere. X-Evian aipatu zen berriro tresna horizontal eta elkarpuntu 
posible gisa.

Copyleft-eu. Euskal Herriko Copyleft mugimendu gaztea ekimen estrategiko 
gisa ulertzen zen, eta adostasun handia egon zen hau bultzatzearen alde 
eta soft librearen mugimenduan gabiltzanak mugimendu horren lokomotora 
izateko egoera egokian gaudela. Epe laburrera Creative Commons 
euskaratzearen urgentzia aipatu zen, eta bide horretan jada emandako 
pausuak aipatu ziren (lizentzietako bat badago itzulita eta itzulpenak 
gainbegiratzeko prest dagoen abokatu bat agertu da). Jardunaldi txiki 
batzuk egingo dira laster (Barkatu memoria, ez dakit data) eta beste 
handi batzuk Mone4them delakoarekin batera. Egileengan harrera ona duela 
eta endogamia gainditzeko hauengana zuzenean jotzearen alde egin nuen 
eta harrera ona izan zuen, jada egindako esperientziak etekin onak 
ekarri dutela.

Money4Them. IT4All delakoa, teknologia makro-enpresa handien foro bat 
da, Bilbon egin zen jada Espaina mailakoa eta 2005ean Europa mailkoa 
egingo da. Hacklab mugimenduak horri aurre egingo dio Money4them 
kontraforoarekin. Ez zen gauza hndirik zehaztu, zerrendan eztabaidatuko da.

Marrapuntu. Talde guztiak komunikatzeko ditugun tresnetaz gain tresna 
komun baten beharra ipatu zen, bereziki deialdien eta ikastaroen agenda 
  eta materialen biltegia. Bulmaren modeloa defendatu zen, berriak eta 
nolademontreak biltzen dituena eta katalana zein gaztelania nahazten 
dituena baina ez paraleloan.

Oso laburpen laburtua da, beraz ziur gauzak ahaztu ditudala eta nire 
iritzia ez sartzen saiatu naiz, hori beranduago botako dut.

Osoitz



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago