[Librezale] A-n-t-e-n-a-k Jardunaldietako asanblada
^pi^
pi
Al, Aza 15, 13:50:38, CET 2004
Bueno nik kasi nahiagoko nuke egon zaretenon iritzia jakin, batezere giro eta gauzak aurrera eramateko posibilitateaz (errealaz).
baina norbait hasi behar dek eta...
Txopi-(e)k esan zuen:
> Osoitz Elkorobarrutia-(e)k idatzi zuen:
> > Aupa jende,
> >
> > Dakizuenez atzo Bilbon "Teknologia berriak eta gizarte-mugimenduak"
> > jardunaldietan barne, Euskal Herriko hainbat taldeek asanblada bat
> > ospatu genuen, bertan Librezaleren izenean Txopi, Rakentz eta hirurok
> > izan ginen. Nik ahazten dudana zuek betetzea espero dut :-)
> >
> > Asanblada hau, Metabolikek deituta, antzeko helburuak ditugun taldeen
> > artean lantaldean aritzeko asmoarekin egin zen, eta jada aurrerapausu
> > batzuk eman ziren.
Zein aurrerapausu eman ziren ?
> >
> > Gai nagusiak hauek izan ziren:
> >
> > - Soft Librearen promozioa.
> > - Jakintzaren sozializazioa.
> > - Sistema eragilea euskaraz
> > - Copyleft-eu
> > - Money4Them
> > - Marrapuntu
> >
> > Laburbilduz bertan hitzegindakoa kometatzen dizuet gure artean
> > eztabaidatzeko.
> >
> > Posta Zerrenda bat sortuko da gai guzti hauetan sakontzeko, bertan talde
> > bakoitzeko pertsona bat gutxienez apuntzeko konpromisoa hartu genuen,
> > bain nahibeste taldekide apuntatzea egokia zela.
sortzean helbidean berri eman hemen ere ;)
> >
> > Soft librearen promoziorako atera ziren ideien artean, Metabolikek
> > X-evian talde gehiagok bere agendan sartzea proposatu zuen, eta ez
> > hainbat ahalegin ezberdin egitea.
> >
Hori halaxe izan behar da eta erabaki zuzena delakoan negok.
> > Normalean han hemenka egiten diren hitzaldiak orokorrean motz geratzen
> > direla komentatu zen, delako eta beraz interesa piztu bai, baina jendea
> > ekintzara gutxitan eramaten dutela.
Guztiz ados
> >
> > Hurrengo puntuarekin lotuz ikastaroak ematea tresna eraginkorragoa dela
> > aipatu zen, naiz eta hankamotz gera daitekela aipatu, ikasleak jakintza
> > hau "eurentzako gorde"tzen dutelako askotan birusa zabaltzen jarraitu
> > beharrean.
Horregatik bai hitzaldi bat edo ikastaro bat emateakoan ahal den dokumentazio hoberena egiten saiatu behar da eta noski gero hori nombait ipini eta horretaz berri ematen askotan norbaiten ftp edo web zerbitzarian geratzen bait dira eta gero inork ez daki han dauddenik.
> >
> > Gara CDa aipatu zen ere.
Zer aipatu zen CD famosoaz
> >
> > Sistema eragilea euskaraz tratatu zenerako EuskalGNUko Dooteo joanda
> > zegoen jada, beraz nahiko hankamotz geratu zen gaia eurek asko esateko
> > bait dute honetan. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako hainbat proiektu
> > aipatu ziren, baina gauzak modu bertikalean egitearen arriskua aipatu
> > zen ere. X-Evian aipatu zen berriro tresna horizontal eta elkarpuntu
> > posible gisa.
Nik dakidanez EJ-EuskalGNU Debian-progeny itzultzen ari dira, honetaz nire eritzia argi dago, ez da ona soft librearentzat ez euskararentzat itzulpena gobernuaren diruaren menpe egotea, ez da komunitatea sortzen, ez da GNU ideala bultzatzen...
Baina lan asko ateratzen ari da alde horretatik...
Marrapuntu: zerbaitetan geratu al zen ?
ala ...
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago