[Librezale] Asanblada + d-i
^pi^
pi
Ost, Maiatza 26, 12:00:53, CEST 2004
Osoitz Elkorobarrutia-(e)k esan zuen:
> Data argi, aurrera egin dezagun:
>
> LEKUA
>
> Gasteizko Gaztetxean biltzea gure filosofiarekin bat datorren lekua
> izanda, askoz errezagoa da gehienontzat Bilbon egitea.
>
> Bilbon ez balitz logikoagoa litzateke Donostian egitea, batzarrera
> etortzeko asmoa plazaratu dugunontzat bigarren lekurik hurbilena delako.
>
> Nik ez dakit Donostian leku apropos bat zein izan daitekeen,
> Donostiarrak zer diozue?
>
Donostian zail zegok nahiz "hacklab-ak badagoen" leku fisikoarena desastre hutsa da, onetaz aparte lekua (guadaetxea) musika taldeek ere eralbiltzen dute eta txikia izatekoan ezin dek hitz ere egin. Pentsa zein zaila de apur bat konzentratzea 15 pertsonek beraien tamborrekin kapoeira edo delakoa ensaiatzen duten bitartean.
Galdetuko dut pare bat lekutan baina larunbatez egun guztirako zail ikusten diat, ala here pentsatze jarraituko diat...
Zenbat pertsona izango gara 5-8 ala 10-15 (gutxigorabera)
> Bilbon bi leku bururatzen zaizkit.
>
> 1- Sorgintzulo gaztetxea: Hacklab berria sortzen ari da, gainera atzo
> bertan desalojo saiakera bat egon zen, Librezalek bere asanblada bertan
> ospatuz eremu libre baten defentsan arituko litzateke. Ordenagailu
> batzuk badituzte, baina hobeto gure materiala eramaten badugu, daukaten
> apurra ez deskonfiguratzeko.
Niri ideia hau gustatzen zait baina azken albisteak medio ez dakit batzarra egiterakoan sorgintzulo egongo den ala ez, hau gertukoek jakingo duzue obeto.
Materialana ez da arazoa esan dut nik portatilean bera egin nezakeela. Entxufe pare batekin aski izan beharko litzateke, hombre eta eskatze jarriak mahai bat, aulkiak ... garagardoren bat ;)
Bueno gaira niri gustatzen zait itxi behar duten gaztetxe batetan biltzearena, hori bai ez dakit non dagoen ez zer egoeratan dagoen lokala
>
> 2- Zuharren bulegoa: Lekua eta medioak daude. (Debian instalatzailea
> frogatzeko ordenagailua berdin prestatu beharko litzateke)
Homre zuen enpresan desastre bat egiteko aukera ere interesgarria da ;)
>
>
> PI
>
> Debian instalatzailea frogatzeko zein da makina minimoa? (486,
> pentiumII,16MB,64MB,...) Ordenagailua hutsik balego Qemu beharrezkoa da?
486 32 Mb uste dut (bueno ere entzun dut 16 Mb instalatu duela dioena) baina badaezpada enteratuko nauk.
Ez ordenagailua hutsik balego Qemu ez da beharrezkoa, hau emuladore bat da vmware bezalakoa baina librean, beraz sistema baten barnean beste bat sortzeko da.
>
>
> GAIAK
>
> PROIEKTUAK
> - Martxan ditugun proiektuak
> - Proiektu hilak
> - Proiektu jaiogabeak
>
> INDAR NEHURKETA
> - Nortzuk gara?
> - Zenbat ahal dugu?
>
> FILOSOFIA
> - Zerk jartzen gaitu ados?
>
> ESTRATEGIA
> - Aurreko hiru puntuak armonizatu etorkizunera begira.
>
> TAKTIKA
> - Hurrengo asanbladararte egingo ditugunak adostu.
>
> LAN SISTEMA
> - Nola egingo ditugu proposatutakoak
> - Nola hartuko ditugu erabakiak
>
>
>
> Beno, hau da bapatean bururatu zaidana, mesedez zuzendu eta osatu (GPL
> lizentzia du ;-)
Dokumentazioa izanik FDL izan beharko ez ?
Beste alde batetatik aha baduzu atera webalizerren estatistikak begirada bat emateko (edo epostaz bidali ez baduzu imprimatu nahi).
>
> Osoitz
>
--
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago