[Librezale] Asanblada + d-i
Jordi Blasi
jblasi
Ost, Maiatza 26, 11:33:52, CEST 2004
Beste puntu bat komentatu daitekeena:
- Aurreko asanbladan botatako hainbat ideia eta proiektuetatik zer
geratzen da: ebildua, marrapuntu, gara CD, Torkemadarena...
agur,
jordi
Osoitz Elkorobarrutia wrote:
> Data argi, aurrera egin dezagun:
>
> LEKUA
>
> Gasteizko Gaztetxean biltzea gure filosofiarekin bat datorren lekua
> izanda, askoz errezagoa da gehienontzat Bilbon egitea.
>
> Bilbon ez balitz logikoagoa litzateke Donostian egitea, batzarrera
> etortzeko asmoa plazaratu dugunontzat bigarren lekurik hurbilena delako.
>
> Nik ez dakit Donostian leku apropos bat zein izan daitekeen,
> Donostiarrak zer diozue?
>
> Bilbon bi leku bururatzen zaizkit.
>
> 1- Sorgintzulo gaztetxea: Hacklab berria sortzen ari da, gainera atzo
> bertan desalojo saiakera bat egon zen, Librezalek bere asanblada
> bertan ospatuz eremu libre baten defentsan arituko litzateke.
> Ordenagailu batzuk badituzte, baina hobeto gure materiala eramaten
> badugu, daukaten apurra ez deskonfiguratzeko.
>
> 2- Zuharren bulegoa: Lekua eta medioak daude. (Debian instalatzailea
> frogatzeko ordenagailua berdin prestatu beharko litzateke)
>
>
> PI
>
> Debian instalatzailea frogatzeko zein da makina minimoa? (486,
> pentiumII,16MB,64MB,...) Ordenagailua hutsik balego Qemu beharrezkoa da?
>
>
> GAIAK
>
> PROIEKTUAK
> - Martxan ditugun proiektuak
> - Proiektu hilak
> - Proiektu jaiogabeak
>
> INDAR NEHURKETA
> - Nortzuk gara?
> - Zenbat ahal dugu?
>
> FILOSOFIA
> - Zerk jartzen gaitu ados?
>
> ESTRATEGIA
> - Aurreko hiru puntuak armonizatu etorkizunera begira.
>
> TAKTIKA
> - Hurrengo asanbladararte egingo ditugunak adostu.
>
> LAN SISTEMA
> - Nola egingo ditugu proposatutakoak
> - Nola hartuko ditugu erabakiak
>
>
>
> Beno, hau da bapatean bururatu zaidana, mesedez zuzendu eta osatu (GPL
> lizentzia du ;-)
>
> Osoitz
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Librezale mailing list
>Librezale a bildua librezale.org
>http://librezale.org/mailman/listinfo/librezale_librezale.org
>
>
--
:wq!
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago